Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Kaixo ni Beñat Ventureira naiz eta blog honetan kiroletaz hitz egingo dizuet. Ni Jakintza ikastolako DBH 1A gelan nago, nire tutorea Xabi da, berak, Natura, Matematika eta Tutoritza ematen digu. Niri gehien gustatzen zaizkidan klaseak Soinketa eta Informatika dira. Soinketa Arantxak ematen digu eta Informatika Mikelek. Bertan blog hau egin dut, Mikelen laguntzarekin noski. Nire lagun guztiek horrelako bat dute. Hasieran, lehenengo eginbeharra euskeratzea zen, eta lortu nuen, bigarrena artikuluak idaztea, eta azken egun hauetan diseinuz ere aldatu dut. Niri gehien futbola gustatzen zait, eta kirol gehienak ere bai, horregatik erabaki nuen blog hau kirolei buruz egitea. Bloga lantzeko beste tresna batzuk erabiltzen ditut: Gmail, Google reader, Statcounter... Niri zailen egiten zaidana da HTML lantzea eta euskeraz oso informazio gutxi dagoenez euskeraz traduzitzea. Albisteak idazteko, Google readerren, telebistan, egunkarian... oinarritzen naiz. Gehienbat futbolaz eta saskibaloiaz hitz egiten dut, baina saiatzen naiz beste gauza batzuei buruz ere idazten, naiz eta informazio gutxi ego. Nik ikastolatik kanpo kirol askotan ibiltzen naiz baina gehienak eskolarrak dira: Tenisa, Pala, Xakea, Atletismoa... Baina futbolean Ordizia taldean jokatzen dut. Niri gehien gustatzen zaidan kirolaria Toni Elias da. Bueno, hau da dena eta espero dut blog hau asko gustatzea.