Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Futbola
Jardunaldi hau zen ligako azkena eta bertan Erreala bigarren mailara jaistea edo ez jokatzen zen. Baina irabaztearekin ez zuen nahikoa, Betisek eta Celtak galdu beharra zuten, oso zaila zegoen. Partida lehen minututik irabazten hasi zen Garitanoren gol bati esker eta esperantzak ugaritu egin ziren. Baina hortik gutxira Valentziak sartu zuen gola. Baina lehen zatian oraindik, Victor lopezek propian sartu zuen eta 2-1 zihoazen. Orain arte oso ondo ari ziren eta Celta- getafe 1-1 eta Betis- Racing 0-0 zihoazen oso zaila zegoen. Bigarren zatian Diaz de Ceriok izugarrizko gola sartu zuen eta berdindu egin zuen partidua. Orduan Athletichek lehen gola sartu zuen Levanteren aurka. Esperantzak gelditzen ziren, baina Betisek sartu zuenean askoz gutxiago. Celtak ere bigarrena sartu zuen eta dena pikutara joaten ari zen. Ondoren gainera Valentziak hirugarrena sartu zuen, errealak bere atean. Betisek eta Athlethickek ere bigarrena sartu zuten eta Valentziari laugarrena anulatu zioten. Hala ere, errealakoak burrukatzen jarraitu zuten eta hirugarrena sartu zuten. Azkenik, bigarren mailara azken partidua ondo jokatu ondoren. Celta eta Nastic dira jaitsi diren beste biak. Liga berriz Madridek irabazi zuen, Mallorkari 3-1 irabazi ondoren, nahiz eta hiru golak 68 minututik aurrera izan. Barcak 1-5 irabazi zuen eta minutu askotan bera zen txapelduna baina Madriden erremontadak dena izurratu zion. Sevillak galdu egin zuen eta UEFAra Villareal eta Zaragoza doaz. Bigarren mailan Murcia, Valladolid eta Jerez igo dira. 2 B mailan Eibarrek kanpoan galdu egin zuen Rayoren aurka 1-0, nahiz eta hobeto jokatu. Oraindik Ipuruako partidua falta da. Sailkatzen dena bigarren mailara doa.

Guk, Ordiziko taldean jokatzen dugunok igande honetan bazkari bat izan dugu eta bertan kopak banatzen zituzten eta bat niri eman zidaten, jokalari motibatuena.

Pilota
Igandean jokatu zen banakako txapelketa eta finalean, Barriola eta Aimar Olaizola neurtzen ziren. hasieran errez irabazten hasi zen Aimar, nahiz eta Barriola hurbildu egin zen, baina azkenik 22-10 irabazi zuen Aimarrek, nik nahi nuen bezalaxe.

Informazio gehiago hemen duzue.

Saskibaloia
ACBko finala jokatzen ari da eta Madrid 1-0 doa Bartzelonaren aurka 69-62 irabazi ondoren. Gaur da hurrengo paridua.
NBAn Spursek irabazi du Clevelanden aurka 4-0 irabazi ondoren.

Formula 1
Indianapoliseko karreran, berriz ere Maclarenek dominatu du, lehena Hamilton eta bigarrena Alonso. Entrenamentuetan bezala hirugarren Massa eta laugarren Raikkonen izan da. Alonsok esan du Maclarenetik joan egin nahi duela.

Informazio gehiago hemen duzue.

Gaur goizean futboleko paridua eduki dugu. Azkenen aurka zen, San Ignacio, eta 7-0 irabazi dugu. Gaur oso ondo jokatu dugu. Lehen zatian 3-0 joan gara. Nik aukera asko eduki ditut. Batean areaz kanpotik ezkerrarekin postera bota dut eta bestean gelditu egin du atezainak. Bigarren zatian ere aukerak eduki ditut eta falta bat bota dut, baina gaizki. Bigarren zatian 7-0 bukatu dugu eta 6 punturekin jarri gara, eta azkenaurrenak goaz.

Atzo palako partidua eduki nuen, Ikerrekin naiz, eta Jon Murilloren aurka eta Asier Bidegainen aurka galdu genuen 25-18.

Bihar motoak daude. Moto GPen Pedrosak egin du lehenengo, Rossik bigarren eta Elias zortzigarren. Ea irabazten duen.

Saskibaloiean Tauek´ irabazi egin du Akasvayuren aurka eta Lagun Aro galtzen doa Granadaren aurka. Sakibaloiari buruz informazioa hemen daukazue.

Nadal jadanik bigarren rondara iritsi da Miamiko txapelketan. Informazio gehiago hemen.

  Aste honetan azkenik, errealak irabazi egin du Gimnasticen aurka.Bazen ordua, 15 partidu zeramaten, liga honetan, irabazi gabe eta guztira 8 hilabete irabazi gabe zeramaten. 3-2 irabazi zuen, Rivas, Juanito eta beste taldeko batek bere atean sartuta. Orain 19. doa 9 punturekin eta hurrengo partidua Celtaren aurka du asteazken honetan. Aupa erreala, ea hortik ateratzen den.

emoticon
Athletichek ere irabazi egin zuen Deportivoren aurka 0-2 Javi Martinezen bi golekin. Orain, 17. doa eta hurrengo partidua gaur du, Zaragozaren aurka.

emoticon
Osasunak bere martxarekin jarraitzen du.UEFAn sailkatu egin da eta ligan Villarreali 1-4 irabazi zieten. Orain 10. doazte 20 punturekin eta asteazken hontan partidua dute Levanteren aurka. FIFA world player kopa Cannavarori eman diote. Guk berriz galdu egin genuen, 0-3 alegiren aurka, hauek lehenengoak doazte eta ez dute partidurik galdu.

Pilotan berriz, 4t’erdiko txapelketako finala jokatu zen. Bertan, Mtez de Irujo eta Barriola lehiatu ziren. Lehenik, Barriola irabazten joan zen, baina Irujok erreakzionatu egin zuen eta 20-16 jarri zen. Ondoren, Barriola 21-20 jarri zen. Barriolak, tanto egiteko errez zuenean, gaizki eman zion pelotari eta txarra egin zuen. Azken tantoan, inor arriesgatzen ez zenean Barriolari txokoan sartu zitzaion pelota eta txarra egin zuen. Azkenik 22-21 Irujok irabazi zuen. Nik, Barriolak irabaztea nahiago nuke eta zuek?

  Igande honetan, guk, Azpeitian krosa eduki dugu. 2.400 metro ziren eta 34. egin nuen. 10 minutu eta 14 segunduetan. Oso ondo dago. Bi gune daude: Belardia eta grabila. Belarretako eremua oso ondo zegoen. Handieten berriz Kamel Zianik irabazi zuen. Ah eta mihiluzen atera zen bat ezagutu genuen.

  Laster olentzero dator, urteko egunik onenetarikoa. Bertan, etxeetatik eta dendetatik abesten joaten gara. Beraiek dirua ematen digute guk abesteagatik eta gaueetan olentzero etortzen da gure etxeetara. Bide batez, zer eskatu diozue olentzerori?
 

barriola