Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Tenisa

Wimbledon hasi da, hau da Nadali gutxien gustatzen zaion superfiziea, Federerri berriz hau gehiena gustatzen zaio. Federerrek lehengo lau urtetan irabazi zuen eta lehengo urtean Nadalek final erdietara iristea lortu zuen. Aurten Nadal oso ondo hasi zen txapelketa lehen bi faseak errez pasa baizituen, baina Soderlingen aurkako partidua askotan atzeratutakoa euriarengatik, bost setetan irabaztea lortu zuen eta berdin Youzhnyrekin, hemen 2-0 zihoan galtzen eta 2-3 irabazi zuen, azkeneko hiru setetan superfizie hontan eman duen tenisik hoberena eman zuen. Final laurdenak Berdichen aurka zituen. Federer beste aldetik errez zihoan irabazten eta final laurdenetan Ferreroren aurka jokatu behar zuen. Nadalek hiru setetan errez irabaztea lortu zuen, baina Ferrerok dena eman ondoren lau setetan galdu zuen. Nadalek gaur finalerdia Djokovicen aurka du eta Federerrek Gasqueten aurka.

Futbola

Sub-20 mundiala jokatzen ari da Canadan eta bertan oraindik lehen fasean daude. Espaina lehena doa Uruguayekin berdinduta. Argentina jadanik lehena da eta Brasil momentuz hirugarren postuan dago.

Beste aldetik Errealan Chris Coleman hartu dute entrenadore bezala eta Kovacevic Olimpiakosera doa.
Barçak hiru fitxaje egin ditu jadanik: Henry, Toure eta Abidal eta orain Gabi Militoren bila daude.
Liverpoolek Fernando Torres fitxatu du eta Atleticoko zaleak oso triste geratu ziren.

Ordiziko ekipoan egoteko pruebak egiten egon dira ohorezko mailan jokatzeko eta niri eta Jakintzako beste lagun batzui hartu digute: Iñigo, Alex, Pablo, Iker eta Karim.

Pala
Urteroko txapelketaren bigarren eta hirugarren partidak jokatu ditugu. Bigarrena Jakintzan jokatu genuen aurreko ostiralean eta bertan Pablo eta Jon.mren aurka genuen partidua. 15-8 gindoazenean besteek txapagora egin zuten eta gu pelota hartzera joan ginen eta halako batean ona zela esan zuen. Iker eta ni izugarri hasarratu ginen eta Pablok txarra zela aitortu zuen, baina hala ere ona zela esan zuen. Hortik pixkatera hobeto jokatzen hasi ginen eta 19-17 jutera iritsi ginen, baina tanto egin zuten, azkenik 20-17. Baina aste hontan beste partida bat izan dugu, berez Asier zen Karimekin, baina ez zegoenez Alexek jokatu zuen. Hemen hasieratik irabazten joan ginen nahiko errez, baina bukaeran 19-18 joatera iritsi ginen, baina tanto egin genuen eta 20-18 egin genuen. Lehen fasea bukatu da eta hirugarren egin dugunez, hurrengo astean final erdiak edukiko ditugu Iñigo eta Unairen aurka.

Txirrindularitza

Frantziako Tourra bere polemika guztiekin baina gaur hasi da. Dopatzeari izugarrizko garrantzia eman ondoren hasi da tourra. Bertan faboritoak Vinokuorov, Valverde eta Kloden dira. Nire ustez Vinokuorovek irabazi behar du eta zuen ustez?

Futbola

Atzo jokatu ziren bigarren mailara igotzeko playoffen azken partida eta horietako bat Eibar-Rayo zen. Kanpoan 1-0 galdu zuen Eibarrek, nahiz eta hobeto jokatu. Etxean dena eman behar zuten igotzeko eta halaxe egin zuten, zorionez 2-0 irabazi zuten eta horrela hurrengo urtean bigarren mailan egongo da. Eibarrekin batera, Cordoba, Ferrol eta Sevilla B igo dira. Horrela hurrengo urtean bigarren mailan hiru talde euskaldun egongo dira: Erreala, Alaves eta Eibar, ea hiru hauek igotzen diren lehen mailara!!!

Larunbatean Kopako finala jokatu zuten Sevillak eta Getafek eta partidu zoragarria izan zen, azkenik 1-0 egin zuten. Kanoutek 10garren minutuan Getafenren huts baten ondoren porteroarekin bakarrik gola sartu zuen. Horrela 1-0 jarri ziren eta Getafek aukerak sortzen eta talde osoa aurrera joaten bukatu zuen. Azken minutuetan Kanoutek falta tonto bat egin zuen, besteak baloia ez zuenean eta txartel gorria atera zion, partidu gogorra izan zen, baina azkenik Sevillak irabazi zuen 1-0. Sevilla ezin hobeto ibili da urte hontan, Europako superkopa, UEFA eta Errege kopa irabaziz.

Euskadik irabazi egin zuen Venezuelaren aurka lagun arteko partida 4-3, Etxeberria (2), Aduriz eta Gabilondoren golekin.

Fitxage asko izaten ari dira eta horietako batzuk hauek dira: Henry bartzelonara, Savio Levantera, Lotina Deportivora, Uche Getafera…

Futbol 7ko txapelketa bat jokatu da, alebinena, eta bertan Errealak irabazi du txapelketa, finala Villarealen aurka izan zen, horrela handiak ibiliko balira…

Saskibaloia

ACBko finala bukatu da eta Madridek Bartzelonari 3-1 irabazi dio. Bartzelonak laugarren partidua behartu ondoren Madridek irabazi zuen. MVP premioa Felipe Reyesi eman diote.

Will Mcdonald, Estudianteseko pivota Tautik oso gertu dago.

Pala

Aurten ere hasi da urtero Ordizian egiten dugun txapelketa, ni Ikerrekin naiz. Lehen partidua ostiral hontan izan dugu eta bertan Unai eta Iñigo J.ren aurka 20-12 galdu genuen. Gure taldean lau gara eta denak sailkatzen gara baina ondoren final erdietan lehena, laugarrenaren aurka eta bigarrena hirugarrenaren aurka izango da. Ostiral hontan beste partidu bat dut eta jokatzerakoan honen berri emango dizuet.

MILAN ERE FINALERA

2007-05-04

Futbola
Asteazkenean Milanek etxean jokatu zuen Manchesterren aurka. 3-2ko abentaia zuen talde gorriak. Cristianori Gattusok gelditzen zion eta ezin zuen ezer egin, bitartean Milan aukerak saortzen ari zen, gola iritsi arte. Kakak sartu zuen, oso gol polita. Ondoren Seedorfek eta Manchesterrek dena arriesgatu behar zuenez azkenik hirugarrena sartu zuen Milanek. Horrela bukau zen eta kanporaketa 3-5 Milanen alde. Finala Liverpool-Milan izango da.
Uefan Osasuna kanporatuta gelditu zen Sevillaren aurka 2-0 galdu ondoren. Markagailua mantentzera irten ziren eta Luis Fabiano eta Renatoren golak plana izurratu zuten. Azkenik horrela bukatu zuten eta beste kanporaketan Espanyol sailkatu zen, orduan Finala Sevilla-Espanyol izango da. Guk bihar partidua dugu 10:30etan Ordizian Bergararen aurka, ikusi nahi baduzue etorri animatzera!

Saskibaloia
Atzo ACBen Bruesak galdu egin zuen, Lagun Arok bezala. Lehenak 66-72 DKVren aurka eta bigarrenak 80-95 galdu zuen Pamesaren aurka. Gaur Final fourrean Unicajak galdu egin du CSKAren aurka 62-50 eta momentu hauetan Tau ari da jokatzen Phanatinaikosen aurka.

Pala
Gaur palako bi partida eduki ditut. Ni baino lehenago Iñigo.j eta Iñigo .e jokatu dute eta hauek 25-5 galdu dute eta ondoren Iker eta nik 25-3 galdu dugu. Ondoren Lazkaura joan gara berriz jokatzera baina han ere zeuden Pablo eta Unai zeuden eta 25-16 irabazi dute eta ondoren guk berriz 25-11 galdu dugu.

Bruesak atzo Buesa atzo galdu egin zuen Tauren aurka 82-71. Partidu hau galdu ondoren ia matematikoki bigarren mailan dago. Bruesan Doblas oso ondo ibili zen eta Taun Planinic baseak 11 errebote hartu zituen. Beste partiduak hauek izan ziren:

Pamesa Valencia - C.B. Granada 77-72
Gran Canaria Grupo Dunas - MMT Estudiantes 79-54
Alta Gestión Fuenlabrada - Etosa Alicante 91-69
Real Madrid - Akasvayu Girona 83-72
Besteak gaur jokatuko dira.

Futbolean atzo errege kopako final erdietako bat jokatu zen Bartzelona- Getafe. Bartzelonak 5-2 irabazi du, a ze paliza. Messik izugarrizko gola sartu zuen, zelai erditik hartu eta 5 mareatu ondoren gol sartu zuen, askok esaten dute Maradonarena baino hobeagoa dela. Gaur Deportivo-Sevilla partidua jokatu dute.

Montecarloko txapelketan Ferrer eta Ferrero jadanik sailkatu dira final laurdenetarako eta Nadal eta Garcia irabazten doaz. Tenisari buruzko informazioa hemen daukazue.

Nik ostiralean sei terdietan palako partidua dut, Ikerrekin, Pablo eta Unaien aurka. Larunbatean futboleko partidua dut, Mondragonen. Baina bi partidu hauetara ezingo naiz joan, anginak ditutelako.

Larunbat honetan Eskoriatzan, Arizmendi Almenen aurka partidua daukagu. Aurrekoanj 5-2 galdu genuen, nik uste dut azkeneko partiduan bezala jokatzen badugu aukera asko edukiko ditugula irabazteko. Partidua 10:00etan da eta ikustera joan nahi baduzue animatu!

Aste honetan ez dut palako partidurik baina nire lagunek bai: Iñigo j , Iñigo e , Unai, Pablo

Brasilek ere partidua jokatu zuen Ghanaren aurka eta 1-0 irabazi zuen. Ghanak zaila jarri zion partidua Brasili.

Nadalez gain Federerrek ere galdu egin zuen eta Cañasek Robredori eliminatu dio.