Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Tenisa

Nadalek Igande honetan jokatu zuen Federerren aurka Roland Garroseko finala. Baina hona iristeko aurkari asko gainendu beharra izan ditu: Hewitt, Moya, Djokovic… Hauei irabaztea oso zaila da, baina finalera set bat galdu gabe iritsi da, hori azkeneko aldiz Berasategik egin zuen. Federerrek ere aurkari asko gainendu beharra izan ditu: Robredo, Davydenko… Finalean elkartu dira hiru urte jarraian munduko bi onenak. Bi aurrekoetan Nadalek irabazi dio, baina harezko azken partidan, Federerrek irabazi zuen. Nadal, hirugarrena irabazteko asmoz atera zen eta Federer, falta zaion Grand Slam bakarra irabazteko asmoz. Lehen seta Nadalek irabazi zuen 6-4, nahiz eta Federerrek break point asko izan eta Nadalek bakarra. Bigarren seta berriz, Federerrentzat izan zen. Nadal rebesaz aprobetsatzen zen eta horrela beste bi setak irabazi zituen. Azkenik Nadal hirugarren urtez jarraian txapeldun. Zorionak Nadal!!!
Tenisari buruz informazio gehiago hementxe duzue.

Saskibaloia

ACBen Playoffak jarraitzen dute eta final erdietan daude. Bartzelona-Tau kanporaketa 2-2 doaz eta gaur da azken partida, Madrid-DKV ere 2-2 doaz, eta baita ere gaur izango da azken partida.

NBAn berriz finala jokatzen ari dira Spurs eta Cleveland eta lehen partida Spursek irabazi du Jamesen partida txar baten ondoren. Bigarrena ere Spursek irabazi du.

Formula 1

Asteburu honetan izan da Canadako GPa. Benetan harrigarria izan da, buelta gehiago egin dituzte Safety Carrarekin, gabe baino. Alonsok oso zorte txarra izan zuen, pistatik lau aldiz irten zen, ruedak gaizki zituen eta gainera pit lanetik pasa behar izan zuen. Massa berriz lehenago ateratzeagatik deskalifikatu zuten. Kubika izugarrizko zartakoa hartu zen. 12 bakarrik iritsi ziren eta lehena Hamilton, bigarrena Heidfield, hirugarrena Wurz, Kovalainen laugarren, Raikkonen bostgarren, Sato seigarren, Alonso zazpigarren eta Ralf zortzigarren. Orain sailkapenean Hamilton da lehena 8 puntuko diferentziarekin.

Motoak
Asteburu hontan izan da Montmeloko GPa. Moto Gpko karrera oso polita izan zen. Lehenik 5 piloto zihoazen aurrean, baina Elias batekin ikutu ondoren atzean geratu zen. Ondoren, Eliasi motorra puskatu zitzaion eta Hopkins atzean gelditzen hasi zen. Stoner zihoan lehena, atzetik Rossi eta atzerago Pedrosa. Azkenik karrera horrela bukatu zen eta Stonerrek lider jarraitzen du.

Futbola
Errealak larunbat honetan Bartzelonaren aurka galdu zuen, 0-2. Lehenengo zatian nahiz eta Bartzelonari gol bat anulatu 0-0 mantendu zuen markagailua. Baina deskantsuan askotan bezala lotan atera ziren eta gola sartu zieten. Orduan Lotinak jokalariei aurreratzea agindu zien eta azkeneko minutuetan Diaz de Ceriok huts egindako jokaldiaren ondoren etorri zen kontra erasoan iritsi zen bigarren gola. Athletichek berdindu, Osasunak galdu, Celtak eta Gimnasticek galdu eta Levantek irabazi horregatik orain sei puntura daude. Nesketan Athletich txapeldun gelditu da, Errealak maila mantendu du eta Lagunak jaitsi egin da.

Saskibaloia
Euroligako txapelduna da Phanatinaikos atzo CSKAri 93-91 juxtu benetan. Diamantidisi eman zioten MVPko premioa, oso partidu ona egin ondoren. Hirugarren eta laugarren postuan Unicajak Tauri irabazi zion 74-76 1,2 segunduren faltan Brownek sartu ondoren. Malagatarrak asko poztu ziren hirugarren postua lortzeagatik.

Motoak
Asteburu honetan Sepangen izan da Moto GPko karrera. Polean Rossi ateratzen zen, Pedrosa bostgarren eta Elias hamabigarren. Lehen bueltan Elias nahiko ondo atera zen, baina lehenengo bueltan kurba bat tragatu zuen eta erori egin zen. Ezin izan zuen jarraitu, mina zuen eta. Stoner lehena jarri zen eta azkenik karrera horrela bukatu zen: 1- Stoner 2- Rossi 3- Hopkins 4- Pedrosa.

Atletismoa
Atzo banakako gipuzkoako txapelketa izan zen, baina ni ez nintzen joan, beste egun batean dut eta, bertara Iñigo Jauregi eta Iñigo Etxarri joan ziren. Alexander ere joatekoa zen baina puntuak ditu eta ezin izan zuen joan. Aupa Alexander laister sendatu. Nik Maiatzaren 26ean dut 80 metroko prueba.

Futbola
Gaur goizean partidua eduki dugu Ordizian Bergararen aurka. Hasieran galtzen hasi gara, baina jokaldi batean areaz kanpotik postean jo ondoren gola sartu dut nik. Hortik oso gutxira Xabierrek gola sartu du. Bigarren zatian falta asko egiten hasi dira eta borroka ugari egon dira. Baina jokaldi batean Xabierrek zentratu nahian gola sartu du. Partidua horrela bukatu da, 3-1 eta jadanik tenporada bukatu dugu 5garren. Gainera hauek oso ondo zihoazten eta sailkatzeko aukera kendu diogu. Erreala orain ari da jokatzen eta Bartzelonak eduki ditu aukerak baina hala ere ez dute lortu sartzea, deskansoan 0-0. Futbolari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Saskibaloia
Tau lehengo urtean bezala final erdietan eliminatu da Phanatinaikosen aurka 67-53 eta ACBko bi taldeak 3garren eta 4garren postuan lehiatuko dira. Partidu oso txarra egin zuen Tauk eta gainera faltaz kargatu ziren, beste batean izan beharko du. NBAn Calderonen taldea, Raptors, eliminatu eegin da Netsen aurka. Saskibaloiari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Tenisa
Estorilen Robredo eliminatu egin da final erdietan Djokovicen aurka 7-5 eta 6-1. Tenisari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Errugbia
Gaur Ordiziako bigarren taldeak eta lehenengo taldeko jokalari batzuk amistoso bat jokatu dute Ingalaterrako batzuen aurka eta bertan errez gainendu dira, 50-17. Rugbyari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Motoak
Gaur izan dira moto Gpko entrenamentu libreak eta Rossi errez gainendu da, Pedrosa 5 eta Elias 12garren bukatu dute. Bihar izango da karrera, aupa Elias!

Asteburu honetan Bruesak partidu oso garrantzitsua zuen eta ezin izan zuen irabazi. Vive Menorcaren aurka zen, azken aurrenen aurka. 78-82 bukatu zuten eta orain matematikoki bigarren mailan daude nahiz eta hiru partidu falta diren. Hurrengo urtean bigarren mailan egongo dira eta ea berriz igotzen diren. Lagun Arok partidu oso garrantzitsua irabzi zuen ezustekoa emanez Bartzelonaren aurka 82-69. Tauk ere irabazi egin zuen Estudiantesen aurka 72-93. Madridek galdu egin zuen eta horrela Tau lider da.

Futbolean, Errealak ezustekoa eman zuen At. madridi 2-0 irabazi ondoren eta 3 puntutara dago. Kovacevic eta Saviok sartu zuten eta azken sei partidu hauetan Ligako onena izan da Madridekin batera. Lau irabazi, bat berdindi eta bat galdu. Athletichek 4-1 eta Osasunak 1-0 galdu zuten. Lehenak Sevillaren aurka eta bigarrenak Deporren aurka.

Errugbyan Bera Berak irabzi eta Kitmar Ordiziak eta Getxok galdu egin zuten. Kitmar jokoa hobetu du baina hala ere galtzen jarraitzen du.

Asteburu honetan Turkian izan da Moto GPko karrera. 125ean Corsik irabazi zuen eta Olive bigarren, 250ean Dovizioso, Lorenzo bigarren eta Moto Gpen gauza asko gertatu ziren:
Irteeran Eliasek 10tik 5. posturaino joan zen eta Pedrosa eta beste hiru erori egin ziren. Rossik Elias aurreratu zuen eta bi hoiek aurrera joan ziren, ondoren Eliasek Rossiri aurreratu zion eta bigarren jarri zen eta Rossi atzera joan zen. Azkenik Stoner lehena, Elias bigarren eta Rossi hamargarren.

Tenisean Nadalek Montecarloko txapelketa irabazi du Federerren aurka (6-4 6-4) eta oso pozik dago.

Ea Bruesa hemendik bi urtetara berriz Acben ikusten dugun. Animo BRUESA!!!

ELIAS LAUGARREN

2007-03-27

Asteburu honetan Moto Gpko karrerak egon dira. 125ean Talmacsik irabazi zuen, 250ean Lorenzok eta Moto GPen Rossik, Pedrosak bigarren eta Elias laugarren. Elias zortzigarren ateratzen zen, baina irteera txarra egin zuen eta atzetik aurrera joan behar izan zuen eta aurrekoak harrapatzen joan zen eta Edwardsi gutxigatik ez zion harrapatu.

Bruesak Bartzelonaren aurka partidu garrantzitsua eduki zuen eta zazpigatik irabazten joan ondoren 0-15eko partziala jaso zuen eta hor galdu zuen partida. Zorte txarrez Valladolidek irabazi egin zuen eta jaitsiera postuetan jarri da. Tauek final zortzirenetan Euroligan Olimpiakosen aurka lehiatuko da.

Espainak Islandiaren aurka jokatuko du, Gudjonsenek jokatuko du bertan, gaur eta larunbatean Errealak Levanteren aurka du eta aukera bakarra du, irabazi.

Portlandek Tieni irabazi egin zion eta oraindik buelta falta da.

Ordizia Errugby taldeak derbya zuen Getxoren aurka, kanpoan. 30-11 galdu dute, partidu osoan zehar galtzen joan ondoren eta merezita galdu dute eta orain sailkapenean 4. doaz 31 punturekin eta Bera Bera eta Getxok 15 puntu dituzte.

Lagun Arok atzo azkenean irabazi egin zuen Granadaren aurka 77-69 eta Bruesa deskansoan batengatik irabazten doa Bartzelonaren aurka eta Smith gabe.

Atzo Espainiak irabazi egin zuen Dinamarkaren aurka beste partidu txar baten ondoren.

Motoetan 125ccetan lehena Talmacsi izan da, bigarren Pesec eta hirugarren Faubel.

Gaur goizean futboleko paridua eduki dugu. Azkenen aurka zen, San Ignacio, eta 7-0 irabazi dugu. Gaur oso ondo jokatu dugu. Lehen zatian 3-0 joan gara. Nik aukera asko eduki ditut. Batean areaz kanpotik ezkerrarekin postera bota dut eta bestean gelditu egin du atezainak. Bigarren zatian ere aukerak eduki ditut eta falta bat bota dut, baina gaizki. Bigarren zatian 7-0 bukatu dugu eta 6 punturekin jarri gara, eta azkenaurrenak goaz.

Atzo palako partidua eduki nuen, Ikerrekin naiz, eta Jon Murilloren aurka eta Asier Bidegainen aurka galdu genuen 25-18.

Bihar motoak daude. Moto GPen Pedrosak egin du lehenengo, Rossik bigarren eta Elias zortzigarren. Ea irabazten duen.

Saskibaloiean Tauek´ irabazi egin du Akasvayuren aurka eta Lagun Aro galtzen doa Granadaren aurka. Sakibaloiari buruz informazioa hemen daukazue.

Nadal jadanik bigarren rondara iritsi da Miamiko txapelketan. Informazio gehiago hemen.

TONI ELIAS

2007-03-22

Toni Elias Justicia, Martxoren 26an jaio zen 1983an, hau da, 23 urte ditu eta astelehenean 24 egingo ditu. Bere familiak asko maite ditu motoak. Toni eta Jordi motocrossean izugarrizko exitoa eduki zuten, Tonik espainako 11 motocross txapelketa irabazi ditu.

Toniri Yamaha moto bat eman zieten eta asko ibili zen horrekin, bere jostailurik kuttunena zen. 9 urterekin karreterako minimotoekin hasi zen eta mundu mailan lehen exitoak lortzen hasi zen.

93 urtean hirugarren gelditu zen kataluinako txapelketan eta hurrengo urtean bigarren. Ondoren Scooterrekin hasi zen. Hiru urtetan oso ondo ibili zen eta 50cc ko Yamaha batekin.

Ondoren espainako txapelketan hasi zen 125cc batekin eta 23. bukatu zuen.

1999an espainako txapelketan hirugarren bukatu zuen.

125ccetan karrera batzuk irabazi ondoren 250cckora joan zen. Bertan oso ondo ibili zen eta hirugarren bukatu zuen lehenengoandik oso gertu bukatu zueneta Moto GPraino iritsi zen. Bertan Ruben Xausekin honda bat eskaini zioten, eta postu onak lortu zituen. azken urtean Melandri etorri zen bere taldera eta karrera bat irabaztea lortu zuen Tonik. Aurten ere talde berberan dago eta lehen karreran Melbournen gaizki ibili zen eta 14garren bukatu zuen.

Aste honetan partidua dugu San Ignacioren aurka ligilla hontan irabazi diegun bakarrak. Larunbatean hemen 12:30etan jokatzen dugu, etorri animatzera behar ditugu eta.

Gaur goizean, Bergaran partidua eduki dugu. Oso alineazio arraroa atera dugu. Gainera aldaketak futbol 8n bezala egin zitezkeen. Zelaia grabilazkoa zen eta porterietan putzu handiak zeuden. Lehen zatian 1-0 egin dugu, ia beraien golan putzuan gelditu da baina azkenean sartu egin da. Bigarren zatian beste bi gol sartu dizkigute eta guk bat eta hiru defentsekin jokatzera iritsi gara. Azkenean 3-1. Partidua bukatu bezain laster bazkaldu eta teniseko partidua jokatzera joan naiz. Bertan Karimen aurka jokatu dut. Lehen setan 4-0 irabazi diot, errez. Bigarrenean berriz 3-4 galdu dut, oso gaizki jokatuta eta 1-1 gindoazen eta Tie Breakean 7-2 irabazi. Ondoren nire lagunak, Alexander , irabazi egin du.
Gaur Motoen munduko txapelketa hasi da. 125eko kategorian Faubel espainiarrak irabazi du 250ean Lorenzok eta Moto GPen Rossik, Pedrosa hirugarren eta Elias 14garren. Ez da oso ondo ibili.
Gaur Bartzelona-Real Madrid derbya dago 22:00 la Sextan ematen dute. Errealak Mallorcaren aurka du. Saskibaloiean Bartzelonak irabazi egin du eta Madridek galdu. Bruesak Etosaren aurka du oso partidu garrantzitsua da.
Informazio gehiago nahi baduzue sartu web honetan sartu.

  Errealak berriz ere galdu egin du, Recreativoren aurka 1-0. Lehen zatian o-o joan ziren baina bigarren zatian Recreativok buruz sartu zuen eta horrek min asko egin zion taldeari eta ezin izan zuten erreakzionatu. Azkenik partidu txar baten ondoren 1-0 galdu zuten. Orain azkenaurrenak doazte salbazioaren 11 puntura, baina ez da esperantza galdu behar.

  Osasunak ere galdu egin zuen 1-0 Celtaren aurka. Osasunak 30 punturekin azken postuetatik nahiko urruti jarraitzen du.

  Athletichek irabazi egin zuen 2-0 Getaferen aurka. Ondo jokatu zuten eta 25 puntu dituzte.

  Oestek Esteri errez irabazi dio gaur goizean eta MVP saria Bryanti eman diote 31 puntu sartu ondoren.

  Tauek irabazi egin zuen Pamesaren aurka gaizki jokatu arren.