Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Gaur goizean Eskoriatzan partidua eduki dugu. Hasieran Legorretara joan behar genuen bi jokalari jasotzera, baina ez zegoen inor, bere etxera joan gara eta biak gaixorik zeudela esan digute. Orduan oso juxtu iritsi gara, presaka aldatu eta oso gutxi berotuta jokatzen hasi gara. Lehen 10 minutuetan oso gaizki ibili gara eta 3-o joan gara. Beste taldeko jokalari bat denbora guztian faltak egiten ari zitzaidan eta haserretu egin naiz. Arbitroari protestaka egon naiz eta hurrengo jokaldian falta egin dit berriz ere eta protestatzen hasi naiz eta ia kalera bota dit. Lehen zati bukaeran 5-0 galtzen joan gara, oso gaizki benetan. Bigarren zatian pixka bat hobeto jokatu dugu eta 8-2 bukatu dugu. Zelaia oso txarra zen, harez zegoen eta pilo bat putzu, leku guztietan.
Errelak Levanteren aurka partidu benetan garrantzitsua du, irabazi beharrekoa.

Tauek ere gaur du 19:30etan Gasteizen Caja San Fernandoren aurka.

Ordizia errugbyak partidua du gaur 5:00etan Valladoliden aurka.

Portlandek Championsean Kielen aurka hirugatik galdu zuen, eta bere abentaia bikoa zen, horrela eliminaturik gelditu da.

ELIAS LAUGARREN

2007-03-27

Asteburu honetan Moto Gpko karrerak egon dira. 125ean Talmacsik irabazi zuen, 250ean Lorenzok eta Moto GPen Rossik, Pedrosak bigarren eta Elias laugarren. Elias zortzigarren ateratzen zen, baina irteera txarra egin zuen eta atzetik aurrera joan behar izan zuen eta aurrekoak harrapatzen joan zen eta Edwardsi gutxigatik ez zion harrapatu.

Bruesak Bartzelonaren aurka partidu garrantzitsua eduki zuen eta zazpigatik irabazten joan ondoren 0-15eko partziala jaso zuen eta hor galdu zuen partida. Zorte txarrez Valladolidek irabazi egin zuen eta jaitsiera postuetan jarri da. Tauek final zortzirenetan Euroligan Olimpiakosen aurka lehiatuko da.

Espainak Islandiaren aurka jokatuko du, Gudjonsenek jokatuko du bertan, gaur eta larunbatean Errealak Levanteren aurka du eta aukera bakarra du, irabazi.

Portlandek Tieni irabazi egin zion eta oraindik buelta falta da.

Bartzelona eliminatu egin da Champions leaguean Liverpoolen aurka. Bartzelonan Liverpool gailendu zen 1-2 Valdesen partidu txar baten ondoren. Anfielden berriz Bartzelona gailendu zen 0-1. Lehen zatian Liverpoolek aukera ugari eduki zituen, Bartzelona 3 defentsekin jokatzen ari zelako. Bigarren zatian Bartzelonak askoz hobeto jokatu zuen. Gudjonhsenen gola iritsi zen eta eliminatoria ireki zen. Ronaldinhok postera bota zuen, sartuko balu sailkatu egingo lirateke.

Valentzia berriz sailkatu egin zen. Lehen partidan 2-2 egin zuten Villa eta Silvaren bi gol
izugarrirengatik. Beste partidan 0-0 bukatu zuten eta burruka ugari egon ziren. Azkenik orain arteko talderik onena eliminatu zuen eta final laurdeneko zozketaren zain dago. Chelsea eta Roma ere sailkatu dira. Gaur Madrilek jokatzen du Bayernen aurka, ea galtzen duen.

Madrideko saskibaloi taldea ULEBen finalerdietarako sailkatu da.

Eskubaloiean, Portland eta Valladolid Championseko finalerdietara iritsi dira.