Errugbya
Gaur jokatu du Trevijanon Kitmar Ordiziak Liceo Francesen aurka eta bertan 8-5 irabazi du. Partiduan oso puntu gutxi egon dira, baina garrantzitsuena beste urte batez Ohorezko mailan jarraituko dugula da.
Futbola
Hiru talde euskaldunek gaur jokatu dituzte beraien partiduak. Atzo Madrilek 4-3 eta Sevillak 2-1 irabazi zuten. Gaur Errealak Nasticen aurka oso partidu garrantzitsua aurrera atera du 1-3 irabazi ondoren Garitano, Savio eta Ansotegiren golekin. Nasticek hanka t’erdi bigarren mailan du. Athletichek berdindu egin du Deporren aurka eta jaisteko arriskuan dago. Osasunak seigarren partida jarraian irabazi gabe daramatza. Gaur 1-4 galdu du. Levantek irabazi egin du Celtaren aurka eta Betisek berdindu Bartzelonaren aurka. Erreala 18garren doa 30 punturekin eta aurrean Athletich du 34 punturekin, ea bietako inor jaisten ez den.
Bigarren mailan Alavesek 5-1 galdu ondoren jaitsiera postuetan dago, eta nik uste dut ondo etorriko zaiela Piterman taldetik behingoz joateko. Bide batez Murcia eta Valladolid matematikoki lehen mailan daude.
Saskibaloia
Azken jardunaldia jokatu dute gaur ACBen, Tauk Lagun Aroren aurka errez irabazi du, 95-63, eta Bruesak Pamesaren aurka galdu du 90-68. Bruesa eta Etosa jaitsi dira eta Tauk bukatu du lehena. Playoffean Unicajaren aurka jokatuko du.
Formula 1
Gaur Espainiako GPa izan da, Montmelon. Bertan gauza ugari gertatu dira. Massa lehenengo ateratzen zen, Alonso bigarren, Raikonen hirugarren eta Hamilton laugarren. Irteeran Alonsok Massari aurreratzea zihoanean kanpora atera da eta bitartean Hamiltonek Raikkoneni aurreratu dio, Alonso laugarren zen. Baina bueltak zihoazela Massa eskapatzen ari zen eta halako batean Raikkonenek arazoak izan ditu autoan eta karrera utzi beharra izan du. Horrela iritsi dira bukaeraraino eta atzetik Satok Super Aguriren lehen puntua lortu du zortzigarren egin ondoren. Hamilton lider da, Alonso bigarren eta Massa hirugarren. Handia da Maclaren eta Ferrariren nagusitasuna.
Informazio gehiago hemen duzue.
Tenisa
Romako Master seriean Nadal errez gainendu da, gaur Fernando Gonzalezi 6-2 6-2 irabazi dio finalean. Dudarik gabe, partidurik zailena atzo izan zen Davidenkoren aurka hiru setetan eta partidu luzean irabazi zion. Gaizki jokatu zuen, ez zekien zer egin eta azkenik irabaztea lortu zuen eta orain Hamburgoko Master Seriea dator. Tenisari buruz informazio gehiago hemen duzue.
Txirrindularitza
Italiako Giroa hasi da, lehen etapa atzo izan zen eta Liquigasek irabazi zuen taldekako erlojuz kontrakoa. Gaur esprinean Mc Ewenek irabazi du eta Danilo Di Lucak du Maglia Rosa.

