ERREALAK BARTZELONAREKIN EZIN
2007-05-07
Futbola
Errealak larunbat honetan Bartzelonaren aurka galdu zuen, 0-2. Lehenengo zatian nahiz eta Bartzelonari gol bat anulatu 0-0 mantendu zuen markagailua. Baina deskantsuan askotan bezala lotan atera ziren eta gola sartu zieten. Orduan Lotinak jokalariei aurreratzea agindu zien eta azkeneko minutuetan Diaz de Ceriok huts egindako jokaldiaren ondoren etorri zen kontra erasoan iritsi zen bigarren gola. Athletichek berdindu, Osasunak galdu, Celtak eta Gimnasticek galdu eta Levantek irabazi horregatik orain sei puntura daude. Nesketan Athletich txapeldun gelditu da, Errealak maila mantendu du eta Lagunak jaitsi egin da.
Saskibaloia
Euroligako txapelduna da Phanatinaikos atzo CSKAri 93-91 juxtu benetan. Diamantidisi eman zioten MVPko premioa, oso partidu ona egin ondoren. Hirugarren eta laugarren postuan Unicajak Tauri irabazi zion 74-76 1,2 segunduren faltan Brownek sartu ondoren. Malagatarrak asko poztu ziren hirugarren postua lortzeagatik.
Motoak
Asteburu honetan Sepangen izan da Moto GPko karrera. Polean Rossi ateratzen zen, Pedrosa bostgarren eta Elias hamabigarren. Lehen bueltan Elias nahiko ondo atera zen, baina lehenengo bueltan kurba bat tragatu zuen eta erori egin zen. Ezin izan zuen jarraitu, mina zuen eta. Stoner lehena jarri zen eta azkenik karrera horrela bukatu zen: 1- Stoner 2- Rossi 3- Hopkins 4- Pedrosa.
Atletismoa
Atzo banakako gipuzkoako txapelketa izan zen, baina ni ez nintzen joan, beste egun batean dut eta, bertara Iñigo Jauregi eta Iñigo Etxarri joan ziren. Alexander ere joatekoa zen baina puntuak ditu eta ezin izan zuen joan. Aupa Alexander laister sendatu. Nik Maiatzaren 26ean dut 80 metroko prueba.


