Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Tenisa
Bihar Igaran, Donsotian gipuzkoako txapelketako finalerdiak ditugu. Gure taldean Alex, Mikel eta ni gara. Alexek ezin du jokatu, belaunean mina du eta. Aurrekoan plazan futbolean genbintzala erori egin zen eta tornilo batekin jo zen. Ireki egin zitzaion eta bera zorabiatu egin zen. Azkenik 10 puntu eman zizkioten eta oraindik lesionatuta dago. Orduan Mikel eta ni bakarrik egongo gara, eta biok banaka eta binaka jokatu dugu. Mary Warden aurka dugu eta irabaziez gero finalean gaude. Ea alex sendatzen zaren!!!
Hamburgon final laurdenak jokatzen ari dira, Ferrer eliminatu egin da Federerren aurka, Moya Djokovicen aurka 5-5 doa, Nadalek Gonzalezen eta Almagrok Hewitten aurka neurtuko dira.

Txirrindularitza
Gaur, seigarren etapa egiten ari dira, eta 50 km falta direnean iheslariak 7:45 ateratzen die pelotoiari eta ezer arraroa gertatzen ez bada, hauek helmugara bakarrik iritsiko dira. Liquigasen estrategia beste talde batek agintea hartzea da eta uzten ari dira. Pinotti (t-mobile) lider jarriko zen horrela.

Saskibaloia
Atzo playoffetako lehen partidua jokatu zen, Madridek 84-81 irabazi zion Pamesari eta gaur Tauk jokatuko du.

Futbola
Errealak aste honetan hil ala biziko partidua du Celtaren aurka, Athlethickek bezala Zaragozaren aurka baina errealarentzat hobe da Zaragozak irabaztea, horrela salbatzeko aukera gehiago ditu. Hemen partidu hauen orduak.

Futbola
Sevillak eta Espanyolek atzo finala jokatu zuten, UEFAkoa. Lehenik Adrianok gola sartu zuen, ondoren Rierak. 67garren minutuan Moises expulsatu zuten Espanyolen aldetik. Orduan Lacruz atera zuen, eta Tamudo kanpora. Horrela oso atzean kokatu ziren. Prorrogara iritsi ziren eta bertan lehen zatiko azken minutuan Kanoutek sartu zuen eta ondoren Jonatasek. Penaltitara iritsi ziren eta bertan Palopek hiru penalti gelditu zituen eta horrela Sevillak UEFA irabazi zuen. Espanyolekoak negarrez eta Sevillakoak pozez saltoka zeuden. Iritsi ziren Sevillara eta gaur goizean bertan zeuden beraien himnoa abestuz, El Arrebato:


powered by ODEO

Tenisa
Hamburgoko Master Seriesa jokatzen ari dira. Bertan Nadal, Almagro, Ferrer eta Moya jadanik final laurdenetarako sailkatuta daude.

Saskibaloia
NBAko playoffetan Cleveland 3-2 doa irbazten Netseri, Utah Jazz sailkatuta dago eta Spurs 3-2 doa eta Detroit ere.
Gaur hasi dira playoffak, Pamesa-Real madrid partiduarekin. Tauk bihar jokatuko du.

Txirrindularitza
Italiako Giroan, Rober Fosterrek irabazi du bostgarren etapa eta Danilo Di Lucak lider jarraitzen du.

Errugbya
Gaur jokatu du Trevijanon Kitmar Ordiziak Liceo Francesen aurka eta bertan 8-5 irabazi du. Partiduan oso puntu gutxi egon dira, baina garrantzitsuena beste urte batez Ohorezko mailan jarraituko dugula da.

Futbola
Hiru talde euskaldunek gaur jokatu dituzte beraien partiduak. Atzo Madrilek 4-3 eta Sevillak 2-1 irabazi zuten. Gaur Errealak Nasticen aurka oso partidu garrantzitsua aurrera atera du 1-3 irabazi ondoren Garitano, Savio eta Ansotegiren golekin. Nasticek hanka t’erdi bigarren mailan du. Athletichek berdindu egin du Deporren aurka eta jaisteko arriskuan dago. Osasunak seigarren partida jarraian irabazi gabe daramatza. Gaur 1-4 galdu du. Levantek irabazi egin du Celtaren aurka eta Betisek berdindu Bartzelonaren aurka. Erreala 18garren doa 30 punturekin eta aurrean Athletich du 34 punturekin, ea bietako inor jaisten ez den.
Bigarren mailan Alavesek 5-1 galdu ondoren jaitsiera postuetan dago, eta nik uste dut ondo etorriko zaiela Piterman taldetik behingoz joateko. Bide batez Murcia eta Valladolid matematikoki lehen mailan daude.

Saskibaloia
Azken jardunaldia jokatu dute gaur ACBen, Tauk Lagun Aroren aurka errez irabazi du, 95-63, eta Bruesak Pamesaren aurka galdu du 90-68. Bruesa eta Etosa jaitsi dira eta Tauk bukatu du lehena. Playoffean Unicajaren aurka jokatuko du.

Formula 1
Gaur Espainiako GPa izan da, Montmelon. Bertan gauza ugari gertatu dira. Massa lehenengo ateratzen zen, Alonso bigarren, Raikonen hirugarren eta Hamilton laugarren. Irteeran Alonsok Massari aurreratzea zihoanean kanpora atera da eta bitartean Hamiltonek Raikkoneni aurreratu dio, Alonso laugarren zen. Baina bueltak zihoazela Massa eskapatzen ari zen eta halako batean Raikkonenek arazoak izan ditu autoan eta karrera utzi beharra izan du. Horrela iritsi dira bukaeraraino eta atzetik Satok Super Aguriren lehen puntua lortu du zortzigarren egin ondoren. Hamilton lider da, Alonso bigarren eta Massa hirugarren. Handia da Maclaren eta Ferrariren nagusitasuna.
Informazio gehiago hemen duzue.

Tenisa
Romako Master seriean Nadal errez gainendu da, gaur Fernando Gonzalezi 6-2 6-2 irabazi dio finalean. Dudarik gabe, partidurik zailena atzo izan zen Davidenkoren aurka hiru setetan eta partidu luzean irabazi zion. Gaizki jokatu zuen, ez zekien zer egin eta azkenik irabaztea lortu zuen eta orain Hamburgoko Master Seriea dator. Tenisari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Txirrindularitza
Italiako Giroa hasi da, lehen etapa atzo izan zen eta Liquigasek irabazi zuen taldekako erlojuz kontrakoa. Gaur esprinean Mc Ewenek irabazi du eta Danilo Di Lucak du Maglia Rosa.

Errugbia
Kitmar Ordiziak aste honetan partidu oso garrantzitsua dauka Liceo Francesen aurka. Igandean 12:00etan jokatzen dute Trevijano Parkean. Liceo Frances azken aurrena doa eta Ordizia azken beherakada honen ondoren 7garren doa eta partidu hau irabaziko balu jaisteko arriskutik irtengo litzateke. Hau da sailkapena:

UEMC El Salvador 73
C.R.C Madrid Noroeste 60
CIC Rugby Valladolid 52
U.E. Santboiana 42
F.C Barcelona 38
Spyro Bera Bera 36
Kitmar Ordizia Rugby 32
Getxo Artea Rugby 27
Liceo Frances R.C 26
Complutense Cisneros 8

Futbola
Futbolean atzo jokatu zen Copako finalerdi bat, bertan Sevilla eta Deportivo lehiatu ziren. Joatekoan 0-3 irabazi zuen Sevillan eta bueltan 2-0.

Saskibaloia
NBAn ari dira jokatzen Playoffak eta bigarren errondan Cleveland 2-0 doa irabazten Netsi eta azken partida honetan 36 puntu sartu eta 12 asistentzia banatu zituen. Utah Jazz ere 2-0 aurreratu da. Asteburu honetan jokatuko da ACBko azken jardunaldia.

Tenisa
Romako txapelketan jadanik final zortzirenak jokatzen ari dira eta Robredo sailkatuta dago, Nadal berriz jokatzen ari da Younzhi ren aurka. Federer eliminatu egin da Fillipo Volandriren aurka.

Futbola
Errealak larunbat honetan Bartzelonaren aurka galdu zuen, 0-2. Lehenengo zatian nahiz eta Bartzelonari gol bat anulatu 0-0 mantendu zuen markagailua. Baina deskantsuan askotan bezala lotan atera ziren eta gola sartu zieten. Orduan Lotinak jokalariei aurreratzea agindu zien eta azkeneko minutuetan Diaz de Ceriok huts egindako jokaldiaren ondoren etorri zen kontra erasoan iritsi zen bigarren gola. Athletichek berdindu, Osasunak galdu, Celtak eta Gimnasticek galdu eta Levantek irabazi horregatik orain sei puntura daude. Nesketan Athletich txapeldun gelditu da, Errealak maila mantendu du eta Lagunak jaitsi egin da.

Saskibaloia
Euroligako txapelduna da Phanatinaikos atzo CSKAri 93-91 juxtu benetan. Diamantidisi eman zioten MVPko premioa, oso partidu ona egin ondoren. Hirugarren eta laugarren postuan Unicajak Tauri irabazi zion 74-76 1,2 segunduren faltan Brownek sartu ondoren. Malagatarrak asko poztu ziren hirugarren postua lortzeagatik.

Motoak
Asteburu honetan Sepangen izan da Moto GPko karrera. Polean Rossi ateratzen zen, Pedrosa bostgarren eta Elias hamabigarren. Lehen bueltan Elias nahiko ondo atera zen, baina lehenengo bueltan kurba bat tragatu zuen eta erori egin zen. Ezin izan zuen jarraitu, mina zuen eta. Stoner lehena jarri zen eta azkenik karrera horrela bukatu zen: 1- Stoner 2- Rossi 3- Hopkins 4- Pedrosa.

Atletismoa
Atzo banakako gipuzkoako txapelketa izan zen, baina ni ez nintzen joan, beste egun batean dut eta, bertara Iñigo Jauregi eta Iñigo Etxarri joan ziren. Alexander ere joatekoa zen baina puntuak ditu eta ezin izan zuen joan. Aupa Alexander laister sendatu. Nik Maiatzaren 26ean dut 80 metroko prueba.

Futbola
Gaur goizean partidua eduki dugu Ordizian Bergararen aurka. Hasieran galtzen hasi gara, baina jokaldi batean areaz kanpotik postean jo ondoren gola sartu dut nik. Hortik oso gutxira Xabierrek gola sartu du. Bigarren zatian falta asko egiten hasi dira eta borroka ugari egon dira. Baina jokaldi batean Xabierrek zentratu nahian gola sartu du. Partidua horrela bukatu da, 3-1 eta jadanik tenporada bukatu dugu 5garren. Gainera hauek oso ondo zihoazten eta sailkatzeko aukera kendu diogu. Erreala orain ari da jokatzen eta Bartzelonak eduki ditu aukerak baina hala ere ez dute lortu sartzea, deskansoan 0-0. Futbolari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Saskibaloia
Tau lehengo urtean bezala final erdietan eliminatu da Phanatinaikosen aurka 67-53 eta ACBko bi taldeak 3garren eta 4garren postuan lehiatuko dira. Partidu oso txarra egin zuen Tauk eta gainera faltaz kargatu ziren, beste batean izan beharko du. NBAn Calderonen taldea, Raptors, eliminatu eegin da Netsen aurka. Saskibaloiari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Tenisa
Estorilen Robredo eliminatu egin da final erdietan Djokovicen aurka 7-5 eta 6-1. Tenisari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Errugbia
Gaur Ordiziako bigarren taldeak eta lehenengo taldeko jokalari batzuk amistoso bat jokatu dute Ingalaterrako batzuen aurka eta bertan errez gainendu dira, 50-17. Rugbyari buruz informazio gehiago hemen duzue.

Motoak
Gaur izan dira moto Gpko entrenamentu libreak eta Rossi errez gainendu da, Pedrosa 5 eta Elias 12garren bukatu dute. Bihar izango da karrera, aupa Elias!

MILAN ERE FINALERA

2007-05-04

Futbola
Asteazkenean Milanek etxean jokatu zuen Manchesterren aurka. 3-2ko abentaia zuen talde gorriak. Cristianori Gattusok gelditzen zion eta ezin zuen ezer egin, bitartean Milan aukerak saortzen ari zen, gola iritsi arte. Kakak sartu zuen, oso gol polita. Ondoren Seedorfek eta Manchesterrek dena arriesgatu behar zuenez azkenik hirugarrena sartu zuen Milanek. Horrela bukau zen eta kanporaketa 3-5 Milanen alde. Finala Liverpool-Milan izango da.
Uefan Osasuna kanporatuta gelditu zen Sevillaren aurka 2-0 galdu ondoren. Markagailua mantentzera irten ziren eta Luis Fabiano eta Renatoren golak plana izurratu zuten. Azkenik horrela bukatu zuten eta beste kanporaketan Espanyol sailkatu zen, orduan Finala Sevilla-Espanyol izango da. Guk bihar partidua dugu 10:30etan Ordizian Bergararen aurka, ikusi nahi baduzue etorri animatzera!

Saskibaloia
Atzo ACBen Bruesak galdu egin zuen, Lagun Arok bezala. Lehenak 66-72 DKVren aurka eta bigarrenak 80-95 galdu zuen Pamesaren aurka. Gaur Final fourrean Unicajak galdu egin du CSKAren aurka 62-50 eta momentu hauetan Tau ari da jokatzen Phanatinaikosen aurka.

Pala
Gaur palako bi partida eduki ditut. Ni baino lehenago Iñigo.j eta Iñigo .e jokatu dute eta hauek 25-5 galdu dute eta ondoren Iker eta nik 25-3 galdu dugu. Ondoren Lazkaura joan gara berriz jokatzera baina han ere zeuden Pablo eta Unai zeuden eta 25-16 irabazi dute eta ondoren guk berriz 25-11 galdu dugu.

LIVERPOOL FINALERA

2007-05-02

Futbola
Atzo jokatu zen Championseko lehen finalerdia. Bertan Liverpool eta Chelsea lehiatu ziren. Rafa Benitezek alineazio arraroa atera zuen, ez Alonso eta ez Arbeloa jarriz. Lehen zati hasieran Liverpoolek aukera garbiak eduki zituen eta jokaldi estrategiko batean gola sartu zuten. Bigarren zatian berriz Chelseak atakatu zuen eta Xabi Alonso sartu zen. Horrela iritsi ziren bukaerarte. Prorrogara iritsi ziren eta bi taldeek penaltietarako jokalari onak atera zituzten, horrela bukatu zen eta dena penaltietan erabaki behar zen. Liverpoolekoek danak sartu zituzten eta Reinak bi gelditu eta horri esker iritsi dira finalera. Bestea, Milan-Manchester gaur izango da.
Bihar Osasunak jokatuko du Sevillaren aurka.

Tenisa
Gaur jokatu dute Nadalek eta Federerrek amistoso bat, kanpo erdia tierra batida eta beste erdia belarra. Estorileko ATPean Garcia jadanik final laurdenetarko sailkatu da eta Robredo zortzirenetako. Tenisari buruzko informazioa hemen duzue.

Saskibaloia
Lagun Aro jokatzen ari da Pamesaren aurka eta galtzen doa 31-42. Bruesak bihar jokatuko du Joventuten aurka.
Calderonek bere bizitzako partidua egin du, 25 puntu, 8 asistentzia eta bi errebote hartu ondoren eta Netsen aurka 98-96 irabazi dute eta kanporaketan 3-2 galtzen doaz.

Txirrindularitza
Koldo Gilek, Saunier Duvalekoak irabazi egin du XLI. Narancoren igoeraren edizioa, azken metroetan.

Errugbia
Kitmar ordiziak bolada txarrean jarraitzen du Santboianaren aurka 22-10 galdu ondoren eta dena liceoren aurka erabakiko da Trevijanon. Txapelketa irabazteko postuetan egotetik azken postuetan egotera jaitsi dira azken partidu hauetan.

Futbola
Gaur jokatuko da Champions leagueko finalerdi bat jokatu behar da. Hori Liverpool - Chelsea da eta Chelseak 1-0ko abentaia du. Xabi Alonso baikor dago eta 2005ean baino hobeto daudela adierazi du. Bestea, Milan - Manchester bihar jokatuko da eta kanpotarrek 3-2ko abentaia dute.

Saskibaloia
NBAn playoffak jokatzen ari dira eta momentuz bi sailkatu dira: Cleveland eta Chicago. Nire jokalaririk gustokoena Lebron James da eta horregatik Clevelandek irabaztea nahi dut. Wizardsi 4-0 irabazi dio eta Chicagok irabazle ohiari, Miami Heati, 4-0 ere. Toronto 3-1 galtzen doa eta Calderonek “amets gaiztoa” bezala adierazi du.
Euroligan Rakosevicek esan du bere ustez finala bi espainolen artean izango dela esan du. Bihar jokatuko du Lagun arok eta ostegunean Bruesak.

Tenisa
Tenisean Estorileko txapelketan gutxienez hiru espainol sailkatuta daude eta orain Garcia Lopez irabazten ari da.

Ea Ordizia errekuperatzen den eta hurrengo urtean aurrekaldean egoteko aukerak dituen!!!

Atzo Getafek errealari 1-0 irabazi zion. Lehen zati hasieran lotan atera ziren zelaira errealekoak, baina gero esnatu ziren zorionez. Bigarren zatian ez zuen joku onik azaldu eta Getafek gola sartu zuen. Azken minutuan Saviok izugarrizko aukera eduki zuen baina ezin izan zuen sartu. Gutxienez Levantek, Celtak eta Gimnasticek galdu egin zuten eta hiru puntura jarraitzen du. Athletichek Madriden aurka 1-4 galdu du eta bi partidu jarraian daramatzate 4-1 galtzen. Osasunak berriz 2-2 egin zuen. Errealak hurrengo astean Bartzelonaren aurka du.

Saskibaloiean Tauk Valladoliden aurka 103-89 irabazi zuen. Scola oso ondo ibili zen. Bruesak 77-70 galdu zuen eta oso gaizki dabiltza. Lagun aro aldiz, bikain dabil, hontan 73-96 eta denak irabazi ondoren playoffetarako sailkatu daiteke. Ostiral honetan Tauk eta Unicjak euroligako finalerdiak dituzte. Lehenak Panathinaikosen aurka eta bigarrenak CSKA Moskuren aurka.

Nadal ezin hobeto dabil eta Bartzelonako txapelketa irabazi zuen atzo eta tenporada hasiera hontan Federer baino hobeto dabil. Cañasen aurka izan zen.

Asteburu honetan Beiren egon naiz nire lagunekin. Krosetara joaten garen guztiok joan ginen.