Bi jarraian irabazi ditugu!!!
2008-01-31
Kaixo, gaur batez ere gure taldeaz hitz egingo dizuet, Ordizia k.e.
Liga oso gaizki hasi ginen lehen hiru partiadak galduz, ondoren hirugarrena berdindu egin genuen eta laugarrena irabazi. Hurrengoa berdindu eta lehen faseko beste guztiak galdu. Lehen fasea azkenaurrenak bukatu genuen. Jaitsiera fasean gaude orain eta oso gaizki hasi ginen, sei partiduetatik sei galdu genituen (bat berez irabazi egin genuen, arbitroaren errua izan zen, horrela da futbola) baina hurrengoa Santo Tomas Lizeoren aurka bat huts irabazi genuen eta gainera, bi baja garrantzitsu genituen: Iñigo eta Markel Madinabeitia. Hauek azkenak doaz orain, baina gu oraindik hiru puntu genituen. Hurrengo astean Arrasateren aurka eduki dugu, 9 punturekin daude eta hontan ere irabazi egin dugu, 2-0. Orain sei puntu ditugu eta jaitsiera postuetatik ateratzeko 0 puntura gaude, Hernanirekin berdinduta. Aste honetan lagunarteko partidua dugu larunbatean Lazkaon gu baino maila bat beherago daudenen aurka. Hurrengo astean Anaitasunaren aurka dugu eta 5 puntu, gure atzetik. Ea horrela jarraitzen dugun eta jaitsiera postutik aldentzen garen!!!
Beste aldetik Errealak eta Eibarrek galdu egin zuten. Erreala orain bosgarren doa igoera postuetako bi puntutara eta Eibar hamahirugarren zazpi puntura.

Magic(e)k zera dio:
Aupa Beñat:
Zorionak azken garaipen horiengatik. Pozten naiz. Sikiera, mailari eustea lortzen baduzue, gaitzerdi.
Portzierto, ea jarraitzen duzun partida horien berri ematen.
Aio!!!
Larunbata, 2008ko otsailaren 2(e)an