ERREALA BIGARREN MAILARA
2007-06-19
Futbola
Jardunaldi hau zen ligako azkena eta bertan Erreala bigarren mailara jaistea edo ez jokatzen zen. Baina irabaztearekin ez zuen nahikoa, Betisek eta Celtak galdu beharra zuten, oso zaila zegoen. Partida lehen minututik irabazten hasi zen Garitanoren gol bati esker eta esperantzak ugaritu egin ziren. Baina hortik gutxira Valentziak sartu zuen gola. Baina lehen zatian oraindik, Victor lopezek propian sartu zuen eta 2-1 zihoazen. Orain arte oso ondo ari ziren eta Celta- getafe 1-1 eta Betis- Racing 0-0 zihoazen oso zaila zegoen. Bigarren zatian Diaz de Ceriok izugarrizko gola sartu zuen eta berdindu egin zuen partidua. Orduan Athletichek lehen gola sartu zuen Levanteren aurka. Esperantzak gelditzen ziren, baina Betisek sartu zuenean askoz gutxiago. Celtak ere bigarrena sartu zuen eta dena pikutara joaten ari zen. Ondoren gainera Valentziak hirugarrena sartu zuen, errealak bere atean. Betisek eta Athlethickek ere bigarrena sartu zuten eta Valentziari laugarrena anulatu zioten. Hala ere, errealakoak burrukatzen jarraitu zuten eta hirugarrena sartu zuten. Azkenik, bigarren mailara azken partidua ondo jokatu ondoren. Celta eta Nastic dira jaitsi diren beste biak. Liga berriz Madridek irabazi zuen, Mallorkari 3-1 irabazi ondoren, nahiz eta hiru golak 68 minututik aurrera izan. Barcak 1-5 irabazi zuen eta minutu askotan bera zen txapelduna baina Madriden erremontadak dena izurratu zion. Sevillak galdu egin zuen eta UEFAra Villareal eta Zaragoza doaz. Bigarren mailan Murcia, Valladolid eta Jerez igo dira. 2 B mailan Eibarrek kanpoan galdu egin zuen Rayoren aurka 1-0, nahiz eta hobeto jokatu. Oraindik Ipuruako partidua falta da. Sailkatzen dena bigarren mailara doa.
Guk, Ordiziko taldean jokatzen dugunok igande honetan bazkari bat izan dugu eta bertan kopak banatzen zituzten eta bat niri eman zidaten, jokalari motibatuena.
Pilota
Igandean jokatu zen banakako txapelketa eta finalean, Barriola eta Aimar Olaizola neurtzen ziren. hasieran errez irabazten hasi zen Aimar, nahiz eta Barriola hurbildu egin zen, baina azkenik 22-10 irabazi zuen Aimarrek, nik nahi nuen bezalaxe.
Informazio gehiago hemen duzue.
Saskibaloia
ACBko finala jokatzen ari da eta Madrid 1-0 doa Bartzelonaren aurka 69-62 irabazi ondoren. Gaur da hurrengo paridua.
NBAn Spursek irabazi du Clevelanden aurka 4-0 irabazi ondoren.
Formula 1
Indianapoliseko karreran, berriz ere Maclarenek dominatu du, lehena Hamilton eta bigarrena Alonso. Entrenamentuetan bezala hirugarren Massa eta laugarren Raikkonen izan da. Alonsok esan du Maclarenetik joan egin nahi duela.
Informazio gehiago hemen duzue.
Carlos(e)k zera dio:
Jo bai pena erreala jaitsi izana, beno hurrengo urtean igoko da. Gaur ya oporretan bai ondo ezta? Agur!
Asteartea, 2007ko ekainaren 19(e)anUncle Pete(e)k zera dio:
Zer da jokalari motibatuena izatea? Oso gaizki jokatu arren, gogo gehien jartzen dion jokalaria izatea? Txantxa da, Beñat. Ez al dago sari horren argazkirik hemen erakusteko?
Asteartea, 2007ko ekainaren 19(e)an