Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Tenisa
Atzo jokatu genuen Gipuzkoako finala, Ordizian, Oiangurenen aurka. Hodeiak oso beltzak zetorkizkigun eta bazpada ere segituan hasi ginen jokatzen. Lehenik banakan Mikelek eta nik jokatu genuen. Nik Aitor Gonzalezen aurka nuen, oso sake ona duen baten aurka. Hasieran oso pareko hasi ginen 2-2 eta 30-30 gindoazenean berak bi aldiz sareari eman eta ondoren dejada eginez irabazi ziten joku hori. Hortik aurrera oso gaizki hasi nintzen jokatzen. Azkenik 6-2 galdu nuen eta 1-0 zihoazen Oiangurenekoak irabazten. Mikelek Ibon Guerraren aurka zuen eta gogo askokin atera zen banakako txapelketan final erdietan eliminatu egin baizuen Ibonek Mikel, 6-5. Partidua Mikel oso ondo hasi zen, 2-0 eta ondoren 3-3 zihoazen, baina Mikel ez zen etsi eta 6-3 irabazi zuen. Partidu bikaina Mikelena. Horrela dena binakako partiduan erabakiko zen. Mikelek eta nik jokatzen genuen, Alexander oraindik lesionatuta dago eta. Bi taldeak oso urduri geuden. Hasieran errez hasi ginen irabazten eta horrela lasaitu egin ginen eta konfidantza gehiagoz jokatu genuen. 4-0 gindoazenean Mikelen sakean gaizki ibili ginen eta azkenik 6-1 irbazi genuen. Pozik zoratzen geuden. Gaur joan gara premioak jasotzera Igarara eta gauza asko eman dizkigute. Bertan guraso batzuk oso haserre zeuden eta antolatzailearekin denetik deitzen zieten beraien artean. Premion banaketa oso eskasa izan da, kopak eskura eman eta kitto, ez argazkirik, ez txalorik eta ez ezer ere ez. Kopa bat, hiru medaila eta bakoitzarentzat hiru grip eman dizkigute.

Saskibaloia
Atzo jokatu ziren ACBko playoffen hirugarren partidua eta bertan Tauk, beste bi partiduetan bezalaxe Unicjari errez irabazi zion, 88-63. Scola eta Lue Roe izan ziren hoberenak Tauen aldetik. Azkenak bere hirugarren partiduan taurekin zenbaki bikoitzak lortu zituen. Orain final erdietarako sailkatuta dago eta Bartzelona edo Akasvayuren aurka jokatuko du. Beste partiduetan Madridek Pamesari 100-79 irabazi zion, 2-1 madrildarrak aurretik. Horrelaxe doa Bartzelona Akasvayuren aurka. Atzo 84-77 irabazi zuen. Azkeneko partiduan DKVek galdu egin zuen Gran Canariaren aurka 63-74 eta oraindik 2-1 irabazten doa.
NBAko playoffetan Detroit 2-0 doa irabazten Clevelanden aurka. Aupa Lebron!!!

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://milakirolak.blogsome.com/2007/05/26/gipuzkoako-txapeldunak/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK!!!”

»
  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Zorionak guztioi!!!

    Beharbada,hauxe da egin beharko duzuen kirola. Futbolean baino emaitza hobeak lortzen dituzue eta.

    Ah, eta ea Alex zuzentzen duen bere ibilkera alproja hori. :smile:

    Igandea, 2007ko maiatzaren 27(e)an
  2. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Ta orain zer, Euskal Herriko txapelketara? Zorionak, Mikel eta Beñat! Baten batek aterako zizuen argazkiren bat, ezta? Neri abisatu besterik ez zenuen! Orain ere despistatuta nenbilen, sobrare; finala ez al zen datorren astean, zure urtebetze egunean?

    Astelehena, 2007ko maiatzaren 28(e)an
  3. Gravatar Image

    beñat(e)k zera dio:

    Ez ez dut uste Euskadikora goazenik. Hori banakakoetan dela uste dut. Argazkia atera bai baina ezin dut upload egin eta horregatik ez dut jarri. Bai, aurreratu egin zen, beste post batean jarri nuen.

    Asteartea, 2007ko maiatzaren 29(e)an

Iruzkina bidali



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: