FINALEAN GAUDE!!!
2007-05-20
Tenisa
Atzo jokatu genituen Gipuzkoako txapelketako final erdiek Mary Warden aurka. Banakako partiduak Mikelek eta nik jokatu genituen. Mikel errez hasi zen irabazten, besteak txar asko egin zituen eta. Ondoren bestea oso ondo jokatzen hasi zen eta 5-3 joan ziren eta Mikelek nahiz eta bukaeran asko sufritu 6-3 irabazi zuen. Ni berriz oso gaizki hasi nintzen, 1-0 eta 40-15 galtzen nijoan eta jadanik galdu egin behar nuela pentsatzen nengoen. Orduan nahiz eta polikiago joan gehiago sartzen hasi nintzen eta besteak horrela txar asko egiten zituen. Joku hori irabazi egin nuen, ondoren errez gainendu nintzen 6-2. 2-0 gindoazen eta jadanik finalerako sailkatuta geuden eta oso pozik. Binakako partiduan Mikel eta ni lasaiago geuden. Besteak oso onak ziren. 1-0 galtzen hasi ginen baina lasai geudenez oso ondo jokatzen hasi ginen eta horrela errez, 6-1 irabazi genuen. Besteak oso onak ziren baina konzentrazio falta handia zuten, adibidez, partidu erdian parrez ari ziren. Horrela 3-0 irabazi genuen eta gure finaleko aurkaria San Patrico edo Oianguren izango da. Ekainaren 2an izango da, nire urteetan eta Oiangurenek irabazi badu finala Ordizian jokatuko da, bi taldeak Ordizikoak garelako. Ordua ez da oraindik zehaztu eta hemen jarriko dut.
Hamburgon ere atzo jokatu ziren final erdiak, Moya-Federer eta Nadal-Hewitt. Bi partiduak hirugarren setean erabaki ziren. Lehena Federerrek irabazi zuen 4-6, 6-4 eta 6-2. Bestean Nadal gainendu zen 2-6, 6-4 eta 6-2. Finala gaur izan da munduko bi onenen artean, eta munduko lehena, Federer gainendu egin da 2-6, 6-2 eta 6-0. Hasieran Nadal errez ari zen, baina bigarren setean Federer hobeto ibili da eta hirugarren setean Federer sarera igo da eta Nadalek ezin izan du ezer egin. Nadalek hautsi egin du bere martxa, 81 partidu galdu gabe superfizie hontan.

Futbola
Gaur Errealak oso partidu garrantzitsua irabazi du Celtaren aurka 3-1. Lehen zatia 0-1 bukatu du eta gehiago izan zitezkeen. Baina bigarren zatia erabat desberdina izan da eta Kovacevicek segituan sartu du gola. Ondoren, Savioren jokaldi zoragarrian, berak gola sartu du. Azken minutuetan Rekartek oso gol polita sartu du. Azkenik 3-1 eta salbatzeko aukera askoz gehiago dituzte. Atzo partidu zoragarria eskaini zuten Zaragoza eta Athletichek 7 gol zoragarriekin. Lehen 20 minutuetan 2-0 zihoan Zaragoza irabazten, baina ondoren Adurizek baloi bat errekuperatu ondoren gola sartu zuen, hortik gutxira penaltia protestatu zuten Athlethickekoek. Kontraeraso hortan Sergio Garciak 3-1ekoa sartu zuen. Ondoren Zaragozak 4garrena sartu zuen. Bigarren zatian penaltia adierazi zuen Athleticen alde, Adurizek sartuz. Hortik pixkatera Adurizek berriz sartu zuen buruz oso gol polit bat. Azkenik 4-3 eta Errealak gaur Celtaren aurka irabazi duenez puntu batera jarri da. Osaunak Levanteri 1-4 irabazi dio Soldadoren hatrickarekin eta azkena ligako onenetakoa izan da, jarriko dut asteko bideoan. Betis-Gimnastic partiduan 1-1 bukatu zuten eta Mallorca-Valentzia partiduan 0-1. Almeria lehen mailan dago atzo Ponferradinari 3-1 irabazi ondoren. Alemaniako ligako txapelduna Sttutgart izan da atzo 2-1 irabazi ondoren. Inglaterrako kopa Chelseak eraman du Manchesterren aurka atzo finala jokatuta.
Futbolari buruz informazioa hemen duzue.
Txirrindularitza
Atzoko etapa berriz ere Pettachik irabazi zuen eta jadanik gutxi gora behra Giroan 20 etapa irabazi ditu.
Uncle Pete(e)k zera dio:
Zorionak! Ea finala Donostian jokatzen duzuen. Niretzat hobe horrela. Beste gauza bat: ‘gainendu’ ez da existitzen euskaraz, ‘gailendu’ da (nola da wazemankeko, euskaltzaindiko kontua?)
Astelehena, 2007ko maiatzaren 21(e)an