SEVILLA TXAPELDUN!!!
2007-05-17
Futbola
Sevillak eta Espanyolek atzo finala jokatu zuten, UEFAkoa. Lehenik Adrianok gola sartu zuen, ondoren Rierak. 67garren minutuan Moises expulsatu zuten Espanyolen aldetik. Orduan Lacruz atera zuen, eta Tamudo kanpora. Horrela oso atzean kokatu ziren. Prorrogara iritsi ziren eta bertan lehen zatiko azken minutuan Kanoutek sartu zuen eta ondoren Jonatasek. Penaltitara iritsi ziren eta bertan Palopek hiru penalti gelditu zituen eta horrela Sevillak UEFA irabazi zuen. Espanyolekoak negarrez eta Sevillakoak pozez saltoka zeuden. Iritsi ziren Sevillara eta gaur goizean bertan zeuden beraien himnoa abestuz, El Arrebato:
Tenisa
Hamburgoko Master Seriesa jokatzen ari dira. Bertan Nadal, Almagro, Ferrer eta Moya jadanik final laurdenetarako sailkatuta daude.
Saskibaloia
NBAko playoffetan Cleveland 3-2 doa irbazten Netseri, Utah Jazz sailkatuta dago eta Spurs 3-2 doa eta Detroit ere.
Gaur hasi dira playoffak, Pamesa-Real madrid partiduarekin. Tauk bihar jokatuko du.
Txirrindularitza
Italiako Giroan, Rober Fosterrek irabazi du bostgarren etapa eta Danilo Di Lucak lider jarraitzen du.
magic(e)k zera dio:
Ea hurrengoan Sevillaren ereserkiaren ordez, errealarena sartzen duzun. Horrek esan nahiko baitzuen salbatu egin dela.
Ostirala, 2007ko maiatzaren 18(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Bai, ea horrela den. Oso zaila dago, baina hala ere Sevillarena askoz hobeto dago errealarena baino!!! Ea horrela den
Ostirala, 2007ko maiatzaren 18(e)an