BERGARARI IRABAZI DIOGU
2007-05-05
Futbola
Gaur goizean partidua eduki dugu Ordizian Bergararen aurka. Hasieran galtzen hasi gara, baina jokaldi batean areaz kanpotik postean jo ondoren gola sartu dut nik. Hortik oso gutxira Xabierrek gola sartu du. Bigarren zatian falta asko egiten hasi dira eta borroka ugari egon dira. Baina jokaldi batean Xabierrek zentratu nahian gola sartu du. Partidua horrela bukatu da, 3-1 eta jadanik tenporada bukatu dugu 5garren. Gainera hauek oso ondo zihoazten eta sailkatzeko aukera kendu diogu. Erreala orain ari da jokatzen eta Bartzelonak eduki ditu aukerak baina hala ere ez dute lortu sartzea, deskansoan 0-0. Futbolari buruz informazio gehiago hemen duzue.
Saskibaloia
Tau lehengo urtean bezala final erdietan eliminatu da Phanatinaikosen aurka 67-53 eta ACBko bi taldeak 3garren eta 4garren postuan lehiatuko dira. Partidu oso txarra egin zuen Tauk eta gainera faltaz kargatu ziren, beste batean izan beharko du. NBAn Calderonen taldea, Raptors, eliminatu eegin da Netsen aurka. Saskibaloiari buruz informazio gehiago hemen duzue.
Tenisa
Estorilen Robredo eliminatu egin da final erdietan Djokovicen aurka 7-5 eta 6-1. Tenisari buruz informazio gehiago hemen duzue.
Errugbia
Gaur Ordiziako bigarren taldeak eta lehenengo taldeko jokalari batzuk amistoso bat jokatu dute Ingalaterrako batzuen aurka eta bertan errez gainendu dira, 50-17. Rugbyari buruz informazio gehiago hemen duzue.
Motoak
Gaur izan dira moto Gpko entrenamentu libreak eta Rossi errez gainendu da, Pedrosa 5 eta Elias 12garren bukatu dute. Bihar izango da karrera, aupa Elias!
Uncle Pete(e)k zera dio:
Zorionak Bergarari irabazteagatik eta gola sartzeagatik. Ondo!
Astelehena, 2007ko maiatzaren 7(e)anEta Errugbiko hori, zer da? Ingalaterrako batzuen aurka jokatu zutela diozu. Ez zeukaten izenik? Zer zen, lagun talde bat? Hala behar zuten, bestela nola ulertu Ordiziak horrelako astindua ematea: 50-17!
Administrator(e)k zera dio:
Eskerrik asko, baina Errugbyko taldearen izena ez dakit, dakidana da Ingalatarrekoak zirela eta beti berdina esaten zuten:”Come on Boys”
Astelehena, 2007ko maiatzaren 7(e)anNi behintzat harrituta gelditu nintzen, bertara partidua ikustera joan nintzen eta errez irabazi zuten.
Uncle Pete(e)k zera dio:
Baina zeinek irabazi zuen, Ordiziak ala ingelesek?
Astelehena, 2007ko maiatzaren 7(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Ordizikoak noski, 50-17 jarri badut 50 etxekoak dira, Ordizia eta 17 Ingalaterrakoak.
Astelehena, 2007ko maiatzaren 7(e)anUncle Pete(e)k zera dio:
Harrigarria!
Astelehena, 2007ko maiatzaren 7(e)an