Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

MILAN ERE FINALERA

2007-05-04

Futbola
Asteazkenean Milanek etxean jokatu zuen Manchesterren aurka. 3-2ko abentaia zuen talde gorriak. Cristianori Gattusok gelditzen zion eta ezin zuen ezer egin, bitartean Milan aukerak saortzen ari zen, gola iritsi arte. Kakak sartu zuen, oso gol polita. Ondoren Seedorfek eta Manchesterrek dena arriesgatu behar zuenez azkenik hirugarrena sartu zuen Milanek. Horrela bukau zen eta kanporaketa 3-5 Milanen alde. Finala Liverpool-Milan izango da.
Uefan Osasuna kanporatuta gelditu zen Sevillaren aurka 2-0 galdu ondoren. Markagailua mantentzera irten ziren eta Luis Fabiano eta Renatoren golak plana izurratu zuten. Azkenik horrela bukatu zuten eta beste kanporaketan Espanyol sailkatu zen, orduan Finala Sevilla-Espanyol izango da. Guk bihar partidua dugu 10:30etan Ordizian Bergararen aurka, ikusi nahi baduzue etorri animatzera!

Saskibaloia
Atzo ACBen Bruesak galdu egin zuen, Lagun Arok bezala. Lehenak 66-72 DKVren aurka eta bigarrenak 80-95 galdu zuen Pamesaren aurka. Gaur Final fourrean Unicajak galdu egin du CSKAren aurka 62-50 eta momentu hauetan Tau ari da jokatzen Phanatinaikosen aurka.

Pala
Gaur palako bi partida eduki ditut. Ni baino lehenago Iñigo.j eta Iñigo .e jokatu dute eta hauek 25-5 galdu dute eta ondoren Iker eta nik 25-3 galdu dugu. Ondoren Lazkaura joan gara berriz jokatzera baina han ere zeuden Pablo eta Unai zeuden eta 25-16 irabazi dute eta ondoren guk berriz 25-11 galdu dugu.

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://milakirolak.blogsome.com/2007/05/04/milan-ere-finalera/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “MILAN ERE FINALERA”

»
  1. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Partidu bat Ordizian eta beste bat Lazkaon? Eskerrak galdu duzuen; gutxiago nekatuko zineten behintzat!

    Ostirala, 2007ko maiatzaren 4(e)an
  2. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Bai, hala da. Lehengo astean Beirean nengoenez partidua atzeratu egin zen eta horregatik jokatu ditugu bi. Bihar partidurako bai iker eta bai ni gutxigo nekatuko ginen.

    Ostirala, 2007ko maiatzaren 4(e)an

Iruzkina bidali



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: