LIVERPOOL FINALERA
2007-05-02
Futbola
Atzo jokatu zen Championseko lehen finalerdia. Bertan Liverpool eta Chelsea lehiatu ziren. Rafa Benitezek alineazio arraroa atera zuen, ez Alonso eta ez Arbeloa jarriz. Lehen zati hasieran Liverpoolek aukera garbiak eduki zituen eta jokaldi estrategiko batean gola sartu zuten. Bigarren zatian berriz Chelseak atakatu zuen eta Xabi Alonso sartu zen. Horrela iritsi ziren bukaerarte. Prorrogara iritsi ziren eta bi taldeek penaltietarako jokalari onak atera zituzten, horrela bukatu zen eta dena penaltietan erabaki behar zen. Liverpoolekoek danak sartu zituzten eta Reinak bi gelditu eta horri esker iritsi dira finalera. Bestea, Milan-Manchester gaur izango da.
Bihar Osasunak jokatuko du Sevillaren aurka.
Tenisa
Gaur jokatu dute Nadalek eta Federerrek amistoso bat, kanpo erdia tierra batida eta beste erdia belarra. Estorileko ATPean Garcia jadanik final laurdenetarko sailkatu da eta Robredo zortzirenetako. Tenisari buruzko informazioa hemen duzue.
Saskibaloia
Lagun Aro jokatzen ari da Pamesaren aurka eta galtzen doa 31-42. Bruesak bihar jokatuko du Joventuten aurka.
Calderonek bere bizitzako partidua egin du, 25 puntu, 8 asistentzia eta bi errebote hartu ondoren eta Netsen aurka 98-96 irabazi dute eta kanporaketan 3-2 galtzen doaz.
Txirrindularitza
Koldo Gilek, Saunier Duvalekoak irabazi egin du XLI. Narancoren igoeraren edizioa, azken metroetan.