Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Errugbia
Kitmar ordiziak bolada txarrean jarraitzen du Santboianaren aurka 22-10 galdu ondoren eta dena liceoren aurka erabakiko da Trevijanon. Txapelketa irabazteko postuetan egotetik azken postuetan egotera jaitsi dira azken partidu hauetan.

Futbola
Gaur jokatuko da Champions leagueko finalerdi bat jokatu behar da. Hori Liverpool - Chelsea da eta Chelseak 1-0ko abentaia du. Xabi Alonso baikor dago eta 2005ean baino hobeto daudela adierazi du. Bestea, Milan - Manchester bihar jokatuko da eta kanpotarrek 3-2ko abentaia dute.

Saskibaloia
NBAn playoffak jokatzen ari dira eta momentuz bi sailkatu dira: Cleveland eta Chicago. Nire jokalaririk gustokoena Lebron James da eta horregatik Clevelandek irabaztea nahi dut. Wizardsi 4-0 irabazi dio eta Chicagok irabazle ohiari, Miami Heati, 4-0 ere. Toronto 3-1 galtzen doa eta Calderonek “amets gaiztoa” bezala adierazi du.
Euroligan Rakosevicek esan du bere ustez finala bi espainolen artean izango dela esan du. Bihar jokatuko du Lagun arok eta ostegunean Bruesak.

Tenisa
Tenisean Estorileko txapelketan gutxienez hiru espainol sailkatuta daude eta orain Garcia Lopez irabazten ari da.

Ea Ordizia errekuperatzen den eta hurrengo urtean aurrekaldean egoteko aukerak dituen!!!

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://milakirolak.blogsome.com/2007/05/01/kitmar-ordizia-jaisteko-arriskuan-sartu-da/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “KITMAR ORDIZIA JAISTEKO ARRISKUAN SARTU DA!”

»

Iruzkinik ez.

Iruzkina bidali



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: