BRUESA JAITSI EGIN DA!
2007-04-24
Asteburu honetan Bruesak partidu oso garrantzitsua zuen eta ezin izan zuen irabazi. Vive Menorcaren aurka zen, azken aurrenen aurka. 78-82 bukatu zuten eta orain matematikoki bigarren mailan daude nahiz eta hiru partidu falta diren. Hurrengo urtean bigarren mailan egongo dira eta ea berriz igotzen diren. Lagun Arok partidu oso garrantzitsua irabzi zuen ezustekoa emanez Bartzelonaren aurka 82-69. Tauk ere irabazi egin zuen Estudiantesen aurka 72-93. Madridek galdu egin zuen eta horrela Tau lider da.
Futbolean, Errealak ezustekoa eman zuen At. madridi 2-0 irabazi ondoren eta 3 puntutara dago. Kovacevic eta Saviok sartu zuten eta azken sei partidu hauetan Ligako onena izan da Madridekin batera. Lau irabazi, bat berdindi eta bat galdu. Athletichek 4-1 eta Osasunak 1-0 galdu zuten. Lehenak Sevillaren aurka eta bigarrenak Deporren aurka.
Errugbyan Bera Berak irabzi eta Kitmar Ordiziak eta Getxok galdu egin zuten. Kitmar jokoa hobetu du baina hala ere galtzen jarraitzen du.
Asteburu honetan Turkian izan da Moto GPko karrera. 125ean Corsik irabazi zuen eta Olive bigarren, 250ean Dovizioso, Lorenzo bigarren eta Moto Gpen gauza asko gertatu ziren:
Irteeran Eliasek 10tik 5. posturaino joan zen eta Pedrosa eta beste hiru erori egin ziren. Rossik Elias aurreratu zuen eta bi hoiek aurrera joan ziren, ondoren Eliasek Rossiri aurreratu zion eta bigarren jarri zen eta Rossi atzera joan zen. Azkenik Stoner lehena, Elias bigarren eta Rossi hamargarren.
Tenisean Nadalek Montecarloko txapelketa irabazi du Federerren aurka (6-4 6-4) eta oso pozik dago.
Ea Bruesa hemendik bi urtetara berriz Acben ikusten dugun. Animo BRUESA!!!
Uncle Pete(e)k zera dio:
Pena, bai, Bruesa jaitsi izana. Ea Errealak eusten dion.
Asteartea, 2007ko apirilaren 24(e)anZuk ere ea eusten diozun kirolen berri hain ondo emateari. Horretarako, kontuan izan kirol kazetariek ondo irabazitako fama daukatela hizkuntzaren erabilera okerraren eredu gisa. Ea ez zaren kutsatzen. Adibide bat: “Matematikoki bigarren mailan daude”. Askotan esaten duten arren, matematikak ez dauka zer ikusirik kirol talde batek mailan gora edo behera egitearekin. Adi, beraz.
carlos(e)k zera dio:
A ze pena ematen didan albiste honek
agur
Osteguna, 2007ko apirilaren 26(e)an