Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Aste honetan Errealak lehen aldiz iranabazi du etxetik kanpo. Lehengo astean Espanyolen aurka galdu ondoren orain sei puntutara dago. Celtak, Gimnasticek eta Athletichek irabazi egin dute. Horrela sei puntutara dago eta At. Madridi irabazteko prest daude. Partiduan aukera gutxi eduki zituzten, baina Garridok faltaz gola sartu zuen, azken minutuetan Bravori esker mantendu zuten abentaia. Athletichek 2-1 irabazi zuen eta Osasunak bana berdindu zuen.

Saskibaloiean Bruesa erreala baino gaizkiago ari da, azkena doa eta irteteko ia ezinezkoa du Gran Canariaren aurka galdu ondoren. Tauk irabazi egin zuen eta Laguin Arok ez zuen jokatu. Akasvayuk FIBA irabazi zuen eta Madridek ULEBa, orain Tauek edo Unikajak irabaziko balu Euroliga, ACBkoek irabaziko zituzten Europako txapelketarik garrantzitsuenak.

Azken aste hauetan Kitmar Ordizia geroz eta gaizkiago ari da eta Bera Beraren aurka galdu ondoren 6.doa.

Igandean Bahreineko txapelketa Massak irabazi zuen, bere atzetik Hamilton, gero Raikkonen eta Alonso bosgarren. Sailkapenean berdinketa hirukoitza dago.

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://milakirolak.blogsome.com/2007/04/17/erreala-sei-puntura-dago/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “ERREALA SEI PUNTURA DAGO”

»
  1. Gravatar Image

    carlos(e)k zera dio:

    Espero dut erreala salbatzea eta bruesak irabaztea badakit alonsok mundiala irabaziko duela.

    Asteartea, 2007ko apirilaren 17(e)an
  2. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Zer pasatzen zaio Ordizia rugby taldeari? Indarra galtzen hasia da, ala?

    Asteazkena, 2007ko apirilaren 18(e)an
  3. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Bai hori ematen du. Partidu ugari doaz galtzen eta seigarren posturaino jaitsi dira, lehenengoetatik joan ondoren. Ea berriz ondo jokatzen hasten diren eta garrantzitsuena irabazten.

    Ni gaixorik nago, anginak ditut, lehen 38,7ko sukarra nuen eta bihar medikuarengana noa. Agian partidura ezingo dut joan.
    :oops:

    Asteazkena, 2007ko apirilaren 18(e)an

Iruzkina bidali



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: