Tauek atzo Olimpiakosen aurka jokatu zuen, hasieratik ihes egin zuten eta pixkanaka diferentzia handitzen joan ziren. Lehen laurdenan Scola eta Prigioni gaizki ibili ziren, baina Rakocevicek 14 puntu sartu zituen lehen laurdenean. Bigarren laurdenean Scola pixka bat piztu zen eta Rakocevic kanpoan gelditu zen eta hamarrengatik irabazten joan ziren atsedenaldira. Hirugarren laurdenean diferentzia handitzen jarraitu zuten 19 punturaino. Azkenik 84-59 bukatu zuten. Macijauskasek ere jokatu zuen Olimpiakosen eta ez oso ondo, baina normala zen aste bat bakarrik zihoan entrenatzen eta. Aste honetan Gasteizen jokatu dute eta hurrengo partidua Athenasen dute eta 25 abentaia mantendu behar dute. Gelditzen diren bi espainarrak, Unicaja eta Bartzelona, elkarren aurka jokatu zuten, Malagan. Azkenik 91-75 bukatu zuten eta Unicajak alde du eliminatoria, baina Bartzelona etxean gogor ibiliko da.
Besteetan CSKAk Maccabiri 80-58 irabazi zion eta Phanatinaikosek Dinamo Moscuri ere 80-58 irabazi zion.
Futbolean Champions Leagueko final laurdenetatik bi jokatu dira:
Milan 2-2 Bayern: Lehen zatian 1-0 joan ziren. Ondoren Van Buttenek berdindu zuen, baina Kakak penaltiz sartu zuen. Azken segunduan berriz ere Van Buttenek sartu zuen
PSV 0-3 Liverpool: Liverpoolek errez irabazi zuen eta etxean askoz lasaiago jokatuko du, eliminatoria erabakita dago eta.