ERREALAK OSO JUXTU IRABAZI DU
2007-04-01
Errealak atzo partidua zuen Anoetan Levanteren aurka. Errealak gaizki jokatu zuen, baina Ansotegiren golak 37. minutuan salbatu zuen erreala. Bigarren zatiko zortzigarren minutuan txartel gorria atera zion Levanteko jokalari bati. Errealak ezin izan zuen bigarrena sartu eta sufritzen iritsi ziren bukaeraino. Azken minutuetan Salvak eskuarekin kontrolatu eta gola sartu zuen eta arbitroak ikusi ez zuenez, Linierrak esan beharra izan zion. Azkenik 1-0 bukatu zuen eta azkenaurrena doa momentuz eta zulotik irteteko sei puntutara jarri daiteke Celtak eta Athletichek galtzen badute.
Saskibaloiean, Tauk eta Lagun Arok irabazi egin dute. Tau lehenengoa jarri da eta Lagun Aro azken postuetatik ihes egiten ari da. Bruesak berriz, galdu egin du Fuenlabradaren aurka. 13gatik galtzen joan da eta gero irabazten jarri da. Azkenik 89-82 galdu du, Francesc Solanak izugarrizko partidua egin du.
Errugbyan, Ordiziak galdu egin du eta Miarritzek gaur jokatzen du Anoetan.
Uncle Pete(e)k zera dio:
Lastima da, baina azkenean Erreala 2.maila jaitsiko dela dirudi. Aurreko batean esaten zenuen bezala, itxaropenik ez da galdu behar aukerarik dagoen bitartean, baina aukerak gero eta gutxiago dira. Hurrengo partidua galdu egin zuen, ezta?
Ostirala, 2007ko apirilaren 13(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Bai. Seguruenik jaitsi egingo da, eta hurrengoa partidua galdu egin du. Baina atzo Betisen aurka irabazi egin zuen eta horrek aukerak ematen dizkio irteteko, baina bai Athletichek, bai Celtak eta bai Gimnasticek irabazi egin dute. Orduan zailago dago. Azken egun hauetan ez dut idatzi, Cambrilsen nengoelako eta ez nuelako ordenagailurik. Jarraituko dut idazten.
Igandea, 2007ko apirilaren 15(e)an