Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Gaur goizean Eskoriatzan partidua eduki dugu. Hasieran Legorretara joan behar genuen bi jokalari jasotzera, baina ez zegoen inor, bere etxera joan gara eta biak gaixorik zeudela esan digute. Orduan oso juxtu iritsi gara, presaka aldatu eta oso gutxi berotuta jokatzen hasi gara. Lehen 10 minutuetan oso gaizki ibili gara eta 3-o joan gara. Beste taldeko jokalari bat denbora guztian faltak egiten ari zitzaidan eta haserretu egin naiz. Arbitroari protestaka egon naiz eta hurrengo jokaldian falta egin dit berriz ere eta protestatzen hasi naiz eta ia kalera bota dit. Lehen zati bukaeran 5-0 galtzen joan gara, oso gaizki benetan. Bigarren zatian pixka bat hobeto jokatu dugu eta 8-2 bukatu dugu. Zelaia oso txarra zen, harez zegoen eta pilo bat putzu, leku guztietan.
Errelak Levanteren aurka partidu benetan garrantzitsua du, irabazi beharrekoa.

Tauek ere gaur du 19:30etan Gasteizen Caja San Fernandoren aurka.

Ordizia errugbyak partidua du gaur 5:00etan Valladoliden aurka.

Portlandek Championsean Kielen aurka hirugatik galdu zuen, eta bere abentaia bikoa zen, horrela eliminaturik gelditu da.

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://milakirolak.blogsome.com/2007/03/31/arizmendi-almen-ordizia/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “ARIZMENDI ALMEN-ORDIZIA”

»

Iruzkinik ez.

Iruzkina bidali



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: