DISEINU ALDAKETA
2007-03-28
Pentsatzen egon ondoren, azkenean diseinuz aldatzea erabaki dut. Nire lagun batek aldatuta du eta beste bat ere horretan ari da. Nik hori ikustean Liniri galdetu nion eta berak blog hau eman zidan nik bertatik bat aukeratu nezan. Azkenean Grey Dark aukeratu nuen eta hori lantzeko frogetarako blog bat egin nuen eta lortutako diseinuaren ezaugarriak hauexek dira:
- Orain arte sidebarra eskubiko zutabean zegoen, orain beheran.
- Headeko marrazkia olimpiadarena zen errepikatuta eta orain asko daude baina errepikatu gabe.
- Headen menua dago fitxategira, hasierara… joateko.
- Lizentzia behean dago.
- Iruzkina bidaltzean aukera gehiago daude.
- Sidebarrean nire flickr-eko argazkiak ikusteko aukerak daude.
- Gora eta behera automatikoki jaisteko aukera dago.
- Astero aurkitzen dudan bideo onenak jarriko ditut.
- Estekak hiru multzotan sailkatuta daude.
- Nire deliciouseko etiketak ikus daitezke.
Badakizue, zuek ere diseinua aldatu nahi baduzue lehenik hemen bloga sortu beharko duzue.