Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

ELIAS LAUGARREN

2007-03-27

Asteburu honetan Moto Gpko karrerak egon dira. 125ean Talmacsik irabazi zuen, 250ean Lorenzok eta Moto GPen Rossik, Pedrosak bigarren eta Elias laugarren. Elias zortzigarren ateratzen zen, baina irteera txarra egin zuen eta atzetik aurrera joan behar izan zuen eta aurrekoak harrapatzen joan zen eta Edwardsi gutxigatik ez zion harrapatu.

Bruesak Bartzelonaren aurka partidu garrantzitsua eduki zuen eta zazpigatik irabazten joan ondoren 0-15eko partziala jaso zuen eta hor galdu zuen partida. Zorte txarrez Valladolidek irabazi egin zuen eta jaitsiera postuetan jarri da. Tauek final zortzirenetan Euroligan Olimpiakosen aurka lehiatuko da.

Espainak Islandiaren aurka jokatuko du, Gudjonsenek jokatuko du bertan, gaur eta larunbatean Errealak Levanteren aurka du eta aukera bakarra du, irabazi.

Portlandek Tieni irabazi egin zion eta oraindik buelta falta da.

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://milakirolak.blogsome.com/2007/03/27/elias-laugarren/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “ELIAS LAUGARREN”

»
  1. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Ederra Beñat. Oso ederra blog berria. Hau ikusita, ni ere animatuko naizela uste dut.

    Asteazkena, 2007ko martxoaren 28(e)an
  2. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Bai, polita geratu da, Linik asko lagundu dit eta zu ere animatu zaitez nik lagunduko dizut ahal dudana.

    Asteazkena, 2007ko martxoaren 28(e)an
  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Izugarri gustatu zait diseinu berria, Beñat. Oso oso dotorea. Pentsa, lapurtzekotan pentsatzen ari naiz IKTeroetarako!!!! :razz:

    Orain badakizu; artikulu interesgarriez osatzen jarraitzea tokatzen zaizu. Segi orain arte bezala, ederki egiten ari zara eta!!

    Ah, ea zure osaba konbentzitzen duzun bere bloga sortzeko. Jakintzazun ez ditugu horrelako diseinu politak baina ziur aurkituko dituen aukera guztien artean bat edo beste gustukoa izango duela. Tira Uncle Pete, zure blogaren zain geratzen gara.

    Asteazkena, 2007ko martxoaren 28(e)an

Iruzkina bidali



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: