ERREALAK EZIN IRABAZI
2007-03-21
Errealak aste honetan ez du lortu irabazterik. Saviorekin gol batekin aurreratu ziren Villarealen aurka, baina bigarren zatian Josicok sartu zuen. Azken 13 minutuetan Cani expulsatu zuen arbitroak eta errealak ia partidu osoan bezala hobetu jokatu zuen eta azken aukera bat ere eduki zuen. Herrerak gutxigatik kanpora bidali zuen buruz errematatu ondoren. Errealari kornerrak min handia egin zioten, horrela iritsi zen gola. Athletichek galdu egin zuen Osasunaren aurka 0-3. Gimnastic 2-0 galdu zuen, orain errealak Levanteren aurka partidu garrantzitsu bat dauka. Irabazi beharra du bestela jaisteko aukerak igo egingo dira. Informazio gehiago hemen.
Bruesak galdu egin zuen Granadaren aurka, Lagun Arok bezala eta Tau izan zen euskaldunen artean irabazi zuen bakarra eta nola gainera, oso errez menorcaren aurka Splitter eta Scola pibotak aprobetxatuz, oso partidu ona egin zuten.
Guk ere galdu egin genuen 7-1. 11 jokalari b akarrik joan ginen eta iker porteroak jokalariz jokatu zuen. Ni bigarren zatian lesionatu egin nintzen, ezin nuen korri egin eta kanbiorik ez genuenez ez nuen kanbiorik eskatu. Lehen zatian 5-0 galtzen joan ginen, bigarrenan 7-1 bukatu genuen.
Pacific oceaneko txapelketa Nadalek irabazi du zortzi hilabeteren ondoren, Federrerek esan du bera izango dela munduko onena bera lehen postutik joaten denean.
Formula 1eko karrera Raikonnenek irabazi du eta Alonso bigarren geratu da. Izugarrizko lehia egongo da seguruenik.

Magic(e)k zera dio:
Kaixo Beñat:
Oso laburpen bikaina. Asteburuak eman zuena ongi laburutu duzu eta zuen porrotaren berri ere eman diguzu. Ez nekien mina hartuta bukatu zenuenik. Tira, ez dut uste oso larria izango denik. Animo eta sendatu azkar.
Ah, eta zabalduko botoiarena oso ongi. Ea egunen batean hortxe ikusten ditugun zure idatzi hauek.
Osteguna, 2007ko martxoaren 22(e)anUncle Pete(e)k zera dio:
Ez dakit asteburuan ba ote den kirol gertakaririk zuri eskapatzen zaizunik. Bejondeizula! Bestalde, zer da ‘zabaldu’ hori? Izena, helbidea eta horrelakoak ematen hasi aurretik eskertuko nizuke informazio pixka bat. Eskerrik asko, aldez aurretik.
Osteguna, 2007ko martxoaren 22(e)anbeñat(e)k zera dio:
Bai ia hankarena ondo neukan baina gaur entrenamendua eduki dut eta bukatzean mina jarri zait, espero dut sendatzea. Zabaldurena, zabaldu.comera bidaltzeko. Bertan jendeak botoak ematen ditu baina hemen ibiltzen den jendeak bidaltzen badu beraiek ez dute blog horretatik beste bat bidaltzen utziko. Ah eta bide batez blog bat egin dute, gurasoek, ikasle ohiak… idatz dezaten, zu ere animatu zaitez.
Osteguna, 2007ko martxoaren 22(e)anMagic(e)k zera dio:
Uncle Pete:
Zabaldu.com albistegi soziala da eta bertan argitaratzen diren albisteak ez dira editore batzuek idatzitakoak, baizik eta irakurleek bozkatutakoak. Botoi horrekin, edozein irakurleak proposa dezake albiste bat zabaldu.com-erako eta bertan botuen arabera portadara aterako da edo ez.
Bestalde, Beñat-ek aipatzen dizuna ez da blog bat ikasle ohientzat edo gurasoentzat, baizik eta ikastolako komunitatearentzat sortu den gune bat. Bertan, bloga sortzeko aukera daukagu ikastolako kide guztiok, foro bat ere zalantzak planteatzeko eta argitzeko, eta blog guztietan argitaratzen diren mezuen berri jastzeko gune bat (planeta deitzen zaio). Portzierto, zu ikastolako ikasle ohia zarenez, nik ere animatu nahi zaitut bertan parte hartzera. Ikastolako kideentzat denez, derrigorrezkoa da ikastolako korreo kontu bat izatea. Interesa baduzu, esan eta emango dizugu bat berehala.
Osteguna, 2007ko martxoaren 22(e)anMagic(e)k zera dio:
Barkatu Uncle Pete, ahaztu zait esatea gune berri horren helbidea hau dela: http://jakintzazu.net. Zuzenean sar zaitezke hemen klik eginez.
Osteguna, 2007ko martxoaren 22(e)anUncle Pete(e)k zera dio:
Eskerrik asko, Magic. Emango dizkiot buelta batzuk blogaren kontuari. Izan ere, egitekotan, zuen interesekoa izan litekeen zerbait egin nahi nuke. Agian saia ninteke filosofia, literatura, zinea ta holakoak idazten, baina ikastolako paretak ere loak hartzeko modukoa izan daiteke hori, ez? Ezta, Beñat?
Osteguna, 2007ko martxoaren 22(e)anMagic(e)k zera dio:
Aupa Pete:
Hori ikaragarria litzateke guretzat. Ez dakizu zein gustura jasoko genituzken zure mezuak. Eta Beñatek lo hartzen badu, seaska kanta bat abestuko diogu eta kitto.
Ikastolan ez daukagu gai horien inguruko inongo blogarik, Euskara eta euskal literaturari buruz Batxilergoko blog bat daukagu: Euskaljakintza. Bisita ezazu eta ohartuko zara helburu akademikoei begira eta gelan lantzeko egina dela. Beste ikuspegi bat eskertuko genuke.
Larunbata, 2007ko martxoaren 24(e)anAnima zaitez!!!