ESPERANTZA GUTXI BATZUK GELDITZEN DIRA
2007-03-13
Errealak behingoz irabazi egin du, honetan Mallorcaren aurka izan da 3-1. Lehenengo gola Saviok sartu zueen, bigarrena Kovacevicek eta bere karrerako lehen gola balitz bezala ospatu zuen. 2-1 zihoazela Mikel Gonzalez expulsatu zuten. Azkenik Xabi Prietok sartu zuen, gol ikusgarria. Athletichek eta Osasunak berdindu egin zuten. Gimnasticek irabazi eta horregatik errealak azken postuan jarraitzen du, baina orain 17 punturekin. Informazio gehiago, hemen , eskuratu dezakezue.
Bruesak irabazi egin zuen 17 puntugatik Etosaren aurka eta azken postuetatik pixka bat urruntzea lortu du. Bradleyek oso partidu ona egin zuen. Lagun Arok irabazi eta Tauk galdu egin zuen entrenadorez aldatu ondoren. Acben joku bat dago, Supermanager izenekoa.
Bertan 6.500.000€ ematen dizkizute. Ondoren partidu bakoitzean balorazioa ematen diete eta danak batzean ateratzen da emaitza. Irabazten duenak sariak jasotzen ditu. Nik aste honetan 206 puntu egin ditut Ordiziako 9garren eta 17 garren egin dut.
Federerrek galdu egin du Guillermo Cañasen aurka.
Uncle Pete(e)k zera dio:
Eutsi, eutsi itxaropenari. Gauzak gaizki dabiltzanean da garrantzitsuen itxaropenari eustea. Gaztelaniaz horrelako zerbait esaten dute: bizitzarik dagoen artean, bada esperantzarik. Edo esperantza da galtzen den azken gauza. Euskaraz entzun al duzu horien parekorik?
Ostirala, 2007ko martxoaren 16(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Hori ez dakit, baina dakidana da erreala gaizki zihoanean jende guztia taldeez aldatu zen eta 2. egin zuen urtean danak errealakoak zirela. Hori ezin daiteke izan hori txaketeroena da aaaaaa eta bide batez ikusi al zenuen Palopen gola?
Ostirala, 2007ko martxoaren 16(e)anUncle Pete(e)k zera dio:
Bai, ikusi nuen. Horrek ere ez zuen esperantzarik galdu!
Larunbata, 2007ko martxoaren 17(e)an