TENISEKO ETA FUTBOLEKO PARTIDUAK
2007-03-09
Larunbat honetan, oso okupatuta nago, goizean futboleko partidua dugu Bergararen aurka kanpoan 12:00etan. Hiru partidu jarraian daramatzagu galtzen, erreala berriz gaizkigo doa. Arratsaldean berriz teniseko partidua dut 3:45etan ordizian Karimen aurka nire futbol taldean jokatzen du, zentralez, banakako txapelketa da, gipuzkoa osokoak joaten gara. Championsean Madridek galdu egin zuen Bayernen aurka. Final laurdenetako zozketa egin da eta hauek izan dira partiduak:
Chelsea-Valencia
Milan-Bayern
PSV-Liverpool
Roma-M.United
Aurtengo munduko moto txapelketa bihar hasiko da. 125eko kategorian Talcmansi izan da azkarrena eta Moto GPen Rossi, Elias 4. eta pedrosa 5. Qatarreko txapelketan.

AUPA ELIAS!
Nire gustokoena da. Ea irabazten duen.
Magic(e)k zera dio:
Oso ongi Beñat, estekak jartzen hasi zara eta oso ideia ona iruditzen zait. Izan ere, horrelako informazio osagarria eskainiz, zure bloga asko aberasten da.
ZORIONAK eta segi zure mezu interesgarri hauekin. Ah, eta aupa ROSSI, nire gustukoena eta, zalantzarik gabe, eroena
Ostirala, 2007ko martxoaren 9(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Rossik irabazi du karrera, baina zu ze txaketeroa zaren ez. Saskibaloiean Taukoa, motoetan Rossirena Formula 1ean seguruena Alonso edo Raikonen eta futbolean denetan onenak dituzu gustukoen, orduan futbolean gure taldea oso gustuko duzu ez.
Larunbata, 2007ko martxoaren 10(e)anMagic(e)k zera dio:
Eh, tranki tronki.
Ni ez naiz onenen alboan jartzen den horietakoa. Baskoniazale amorratua aspalditik naiz, baita garai hartako 1B mailara jaitsi zenean. Eta Rossiren kasua oso bestelakoa da. Telebistan beti Espainiako pilotoen alde hitz egiten digute eta horiei kontra egiteagatik Rossi atsegin dut. Gainera erotuta dago eta horrek ere bere xarma berezia du.
Futbolean beti izan naiz Errealzalea eta Osasunazalea. Gertatzen dena da, Errealak bere filosofia putzura bota zuenean, Osasunak lehentasuna hartu zuen nire baitan. Zer egingo diogu, zaletasunak horrelakoak dira. Askotan, ez dago inongo justifikaziorik.
Gero zure ekipoarena aipatzen duzu eta ez daukat inongo erreparorik Ordiziako taldeak ere atsegin ditudala, baina zuena ez dakit taldea edo “banda” bat den.
Larunbata, 2007ko martxoaren 10(e)an