GALDU EGIN DUGU
2007-02-24
Gaur goizean partidua eduki dugu futbolekoa, 13:00 Arizmendi Almenen aurka. Gaur pibote bakarrarekin jokatu dugu, ni, eta bi medio punta. Lehen zatian oso gaizki ibili gara, beste taldeko aurrelariari profundidadean pasea kegin eta golak sartu dizkigutelako. Guk gol bat sartu dugu. 4-1 gindoazen eta gola sartu digute. Ondoren guk gola sartu dugu. Beste taldean 10a oso ona zen eta oso altua. Azkenik 5-2 galdu dugu.
Gaur arratsaldean errealak jokatzen du 8:00 Deportivoren aurka, ea behingoz irabazten duen.
Manu(e)k zera dio:
Kaixo Beñat:
Igandea, 2007ko otsailaren 25(e)anIrakurri berri dut zure “Galdu egin dugu” ekarpena eta komentario txiki bat egin nahi dizut. Bizitza honetan, ezinezkoa da beti irabaztea. Batzutan irabazi eta bestetan galdu egiten da. Oso erraza da irabazten jakitea, ez da hain erraza galtzen jakitea. Galdu egin dugu diozu, haserrerik gabe eta niri hori gustatu zait.
Segi horrela!
Manu
Magic(e)k zera dio:
Aupa Manu:
Etzazu pentsa haserrerik gabe esaten duenik. Gertatzen dena da, ohitu egin direla, Errealakoek egin duten bezala, eta jada asumituta dauka.
Nolanahi ere, teniseko garaipenekin “konpentsatu” egiten du eta horrekin gustura gelditzen da.
Bukatzeko, ZORIONAK Beñat eta taldeko gainontzeko guztiei Euskadiko Kros Txapelketan bigarren postua eskuratu baitute. Lehen urtekoak direla kontuan harturik, datorren ikasturtean txapelarekin ikusiko zaituztegu. Eutsi goiari!!!
Astelehena, 2007ko otsailaren 26(e)anUncle Pete(e)k zera dio:
Errelaren antzera dabiltzala-eta, zer esan nahi du Magicek? Ordizia ere bigarren mailara jaitsiko dela? Ez al dira Ordiziakoak, Errealak bezala, kanpotarrak fitxatzen hasiko, baita beasaindarrak ere?
Asteartea, 2007ko otsailaren 27(e)an