ERREALA 2. MAILATIK GEROZ ETA GERTUAGO
2007-02-19
Errealak berriz ere galdu egin du, Recreativoren aurka 1-0. Lehen zatian o-o joan ziren baina bigarren zatian Recreativok buruz sartu zuen eta horrek min asko egin zion taldeari eta ezin izan zuten erreakzionatu. Azkenik partidu txar baten ondoren 1-0 galdu zuten. Orain azkenaurrenak doazte salbazioaren 11 puntura, baina ez da esperantza galdu behar.
Osasunak ere galdu egin zuen 1-0 Celtaren aurka. Osasunak 30 punturekin azken postuetatik nahiko urruti jarraitzen du.
Athletichek irabazi egin zuen 2-0 Getaferen aurka. Ondo jokatu zuten eta 25 puntu dituzte.
Oestek Esteri errez irabazi dio gaur goizean eta MVP saria Bryanti eman diote 31 puntu sartu ondoren.
Tauek irabazi egin zuen Pamesaren aurka gaizki jokatu arren.

Magic(e)k zera dio:
Behingoagatik, aitortu beharko dut erreal zaleek pena handia ematen didatela.
Umetxo bat nintzela, Ordiziatik kotxe karabana bat igaro zen bere bozinak etengabe jotzen. Zergatik ari ziren hori egiten galdetu nuenean, nire amak esan zidan Erreala Lehen Dibisiora igo zela eta hori ospatzen ari zirela.
Gehiegi ulertu ez nuen arren, ez dut ahaztuko nire anai zaharragoek adierazi zuten poza.
Nik uste dut, gauza bera sentituko dutela orain haurtzaindegietan dabiltzan haurrak. Historia errepikatuko da..
Okerrena, poz hori sentitzeko, jaitsieraren tristuratik pasa behar izatea.
Astelehena, 2007ko otsailaren 19(e)an