BRUESAK ZORITXARREZ BAINA GALDU
2007-02-18
|
Atzo, Bruesak galdu egin zuen euskal derbian, Lagun Aroren kantxan, 66-65. Partidu polita izan zen, oso parekatua. Lehen bi laurdenetan bi taldeek puntu asko sartu zituzten baina azken bietan defentsa gogorrari ekin zioten. Horrela iritsi ziren bukaeraraino. Fajardok bi jaurtiketa libre zituen eta batengatik zihoan Bruesa irabazten. Fajardok bakarra sartu zuen. Lau segunduren faltan Javi Salgadok baloia hartu eta kanpo erditik baino pixka bat aurreragotik bota zuen, oso zaila zen sartzea, baina sartu egin zuen. Azkenik 66-65 bukatu zuten. Valladolidek ere irabazi egin zuen eta Bruesari berdindu dio eta lehia horretan sartu da. Madridek eta Akasvayuk galdu egin zuten eta Tauk aukera ona du Madridengana gerturatzeko. Pamesaren aurka du goizeko 12:30 etan. All starrak jokatu dira eta Shopòmore Rookieri irabazi die, matetan Bostoneko greenek irabazi du eta hirukoetan ezustekoa eman du Miami heatekoak.
Egun hauetan ordenagailua gaizki eduki dut eta orain berriz ere lehengo martxan jarraituko dut.
|

Magic(e)k zera dio:
Aupa Beñat:
Pozten naiz berriro zure idatziak hemen ikusteaz. Ea Erreala eta Bruesa baino hobeto moldatzen zaren (ez da oso zaila).
Tauk irabazi du Pamesaren aurka, nahiz eta oso partidu ona ez egin.
Igandea, 2007ko otsailaren 18(e)anUncle Pete(e)k zera dio:
Badakizu zer esan nahi duen ’sophomore’ hitzak? Institutuan (High School) edo Unibertsitatean 2. urtea egiten ari den ikaslea. Berri-berriari, 1. urtekoari, ‘freshman’ edo ‘freshwoman’ esaten diote, eta ez ‘rookie’. `Rookie’ armada eta polizian erabiltzen dute sartu berriaz hitz egiteko. Interesgarria da batzuetan hitzen ibilbidea, ezta?
Astelehena, 2007ko otsailaren 19(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Saskibaloiean berriz NBAn lehen urtea dutenei esaten zaie Rookie eta Shopomore bigarren urtekoei. Rookietan Garbajosak jokatu zuen. AUPA BRUESA!!!
Astelehena, 2007ko otsailaren 19(e)an