Luis Scolaren biografia
2007-01-26
Luis Alberto Scola Balvoa, Tauko jokalaria Buenos Airesen joaio zen (Argentinan). Orain 26 urte ditu nahiz eta zaharragoa eman. Bere altuera 2.07 m-koa da eta 104 kilo pisatzen ditu. Bera pibota da Tauen ezinbestekoa.
15 urterekin Argentinako ligan jokatzen hasi zen eta 2000-2001 denboraldian Tauek fitxatu zuen. 2002an NBAko draftetik Spursek hartu zuen eta ondoren Taura itzuli zen eta horrela gaur arte. Denboraldi oso onak egin ditu eta horregatik eman zioten ACBko MVPa. Gainera Phoenix Sunsera joateko zorian egon zen, baina klausularengatik Tauen geratu zen. Berak esaten du oso gustora joango zela NBAra jolastera.
Bere altuerarako eta bere posturako oso azkarra eta teknika asko du. Errebote ugari hartzen ditu atakean baina defenditzean gutxiago. Bizkarrez jokatzen eta ondoren rebersoa egiten oso azkarra da etahorrela puntu asko sartzen ditu. Tiro ona du 3 metrotatik eta falta asko egiten ditu eta partidu askotan kanpoan bukatzen du. Orain Prigionirekin oso ondo eramaten da Tauen eta puntu asko sartzen ditu, Prigioniri blokeatu ondoren.
Taurekin 2001ean Liga eta Kopa irabazi zuen eta finalista Euroligan, 2002an kopa, 2004ean kopa irabazi zuen berriz ere eta lehengo urtean kopaz gain Final Fourrera iritsi ziren. Olimpiadetan urrea lortu zuen Argentinarekin.

AUPA SCOLA!!!
Magic(e)k zera dio:
Oso ona Beñat.
Jokalari onak aipatzea beti dago ongi. Baina ezezagunagoak diren horiei buruz ezer gutxi dakigunez, zergatik ez horiei buruzko mezuak?
Larunbata, 2007ko urtarrilaren 27(e)anAh, eta asko gustatu zait IKTeroak blogean idatzi duzun iruzkina. Mila esker.
Oncle Pierre(e)k zera dio:
Ea hau argitzen didazun, Beñat: Saskibaloian zergatik hartzen dituzte taldeek esponsor lanak egiten dituzten merkataritza marken izenak, eta futbolean, adibidez, ez? Real Madrid ‘Real Madrid’ da, eta ez ‘Siemens’, baina Baskonia ez da ‘Baskonia’, ‘Tau Ceramica’ baizik. Edo Bruesa, Lagun Aro eta abar. Zergatik gertatzen da hori? Bitxia iruditzen zait. Ba al dago beste kirolik horretan saskibaloia bezalakoa denik? Eta, bestalde, nola joan da gaurko krossa?
Igandea, 2007ko urtarrilaren 28(e)an