Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

 Azken jardunaldi honetan euskaldunak nahiko ondo ibili dira. Bietan derbia egon da, Erreala-Osasuna eta Lagun Aro-Tau.

  Futbolean Errealak irabazi egin zuen 2-1 azken minutuan Aranburuk gola sartu ondoren eta ez zuten ez Saviok, ez Herrerak eta ez Victor Lopezek jolastu. Errealak 19garren jarraitzen du, baina hortik ateratzeko geroz eta gertuago dago garaipen hau lortu ondoren. Orain 13 puntu ditu eta hurrengo partidua Racignen aurka du. Ea horrela jarraitzen duen. Aupa erreala!emoticon

  Osasuna berriz orain 8garren doa sailkapenean eta Betisen aurka jokatu behar du.

  Athletichek 3-1 irabazi zuen Mallorcaren aurka eta orain 15garren doa. Hurrengo partidua Villarrealen aurka du.

  Saskibaloiean beste derbi bat eduki dugu Lagun Aro-Tau eta Tauek irabazi zuen. Tau 1goa doa eta Lagun Aro 13.

  Bruesak aste honetan irabazi egin du Pamesaren aurka 12 punturengatik Ordinek eta Bradleyek oso partidu onak egin zuten. Orain 16garren doa. AUPA bruesa.

  Ah eta azken gauza bat, aste honetan partidua dugu Donostian larunbatean eta irabazten badugu sailkatuta gaude. Ea irabazten dugun.

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://milakirolak.blogsome.com/2007/01/09/hiru-talde-euskaldunetatik-bik-irabazi-bai-saskibaloiean-bai-futbolean/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “HIRU TALDE EUSKALDUNETATIK BIK IRABAZI, BAI SASKIBALOIEAN BAI FUTBOLEAN”

»
  1. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Zeinen kontra jokatuko duzue larunbateko partidu hori Donostian?

    Asteartea, 2007ko urtarrilaren 9(e)an
  2. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Beno, oraingo honetan gauza bakar bat esango dizut:

    Dakizun bezala, aspalditik, ni Baskoniaren jarraitzailea naiz eta une honetan Turkian irabazten goaz. Ejem, zuk aupa Bruesa esaten duzun bitartean, gu Europan lehenegoak gara eta ligan ere gailurrean gaude.

    AUPA BASKONIA!!!

    Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 10(e)an
  3. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Beno, oraingo honetan gauza bakar bat esango dizut:

    Dakizun bezala, aspalditik, ni Baskoniaren jarraitzailea naiz eta une honetan Turkian irabazten goaz. Ejem, zuk aupa Bruesa esaten duzun bitartean, gu Europan lehenegoak gara eta ligan ere gailurrean gaude.

    AUPA BASKONIA!!!

    Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 10(e)an
  4. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Irabazi duzue jadanik, arbitro txarrekin baina bueno. Zu beti onenena zara, CHAQUETERO. Futbolean ze taldekoa zara Barcakoa. Gainera Tauek askoz diru gehiago du eta bruesa baino askoz lehenago sortu zen. Lortu dut Aurrekoak jartzea baina ez da ondo ateratzen. Ah eta aldi bat idaztearekin nahiko da. Repites mas que el ajo.

    Asteazkena, 2007ko urtarrilaren 10(e)an
  5. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Galdera bat: posible da Bruesaren alde eta Tauren alde, bien alde batera egotea? Niri hala iruditzen zait. Ez zait Athletic/Erreala, Madrid/Barça edo Ordizia/Beasain kasuak bezalakoa iruditzen.

    Osteguna, 2007ko urtarrilaren 11(e)an
  6. Gravatar Image

    beñat(e)k zera dio:

    Partidua 10:30etan dugu Berion. Aurrekoan bezala. Antigua luberriren aurka dugu. Aurrekoan4-2 irabazi genuen.Etorriko al zara partidua ikustera?

    Osteguna, 2007ko urtarrilaren 11(e)an
  7. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Ez, ezingo naiz joan. Animo. Ea ba irabazten duzuen, ondo jokatuz eta ondo pasaz. Kontatuko diguzu hemen.

    Ostirala, 2007ko urtarrilaren 12(e)an
  8. Gravatar Image

    Patrizia(e)k zera dio:

    Idea bat dauket zure izenburua hobeto gera dadin:
    Css -an, head jartzen duen lekuan, “HEIGHT: 200″ daukazu. Nire ustez hori 150 era jaesten baduzu, hobeto geratuko zaizula.
    Izan ere, Fire fox en, Web Developer jaitsi dut dagoeneko eta prueba batzuk egiten aritu naiz. A! Izenburuaren kolorea aldatuz gero ere hobeto ikusiko da baina gero egin nahi duzuna.

    Segi horrela eta irabazi Luberriri! Gero horrela nire lehengusinari zirikatuko diot eta Asier Yanguasi ere bai Luberrikoa zala esan zigun eta.
    Aio.

    Ostirala, 2007ko urtarrilaren 12(e)an
  9. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Aupa Uncle Pete:

    Bruesak, bere garaian ASKATUAK zenaren “ondorengotzat” jotzen dut nik eta horregatik ez dut ikusi ere egin nahi.

    Nahiz eta beste filosofi bat duen, eta horretaz jabetzen naizen, ezin ditut ahaztu urte askotan Donostiako taldeekin bizi izandakoa.

    Ordiziako taldeok, harrobiko taldeetan batez ere, Askatuak taldearen nagusitasuna zalantzan jartzen genuen. Horren ondorioz, Gipuzkoako ligan sekulakoak egiten zizkiguten. Horrelakorik ez zaizkigu sekulan gertatu Baskonia edo Bilboko taldeen aurka Euskadiko Txapelketetan jokatzen genuenean.

    Hoberena, Madinazkoitia bezalako arbitroak, sekulakoak egin eta gero, prentsan publikoki atera ziren idatzi batean Askatuak taldeari euren babesa eskainiz. Hortik atera kontuak! A ze nolako arbitro inpartzialak izaten genituen…

    Denbora kontua izango da, baina oraindik ezin ditut ahaztu. Gainera, nik 7 urte nituela, nire lehenbiziko partida Gasteizen jokatu nuen Baskoniaren aurka eta segidan handien partidu bat ikusi genuen. Harrezkero, Baskoniazale amorratua egin nintzen.

    Ostirala, 2007ko urtarrilaren 12(e)an
  10. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Eskerrik asko, saskibaloiaren historia lekzioagatik. Eta jokalariei dagokienez, zein nahiago zenuen, Magic Johnson ala Michael Jordan? Zure sinadurak berak ematen du agian erantzuna, baina hala bada, zergatik?

    Ostirala, 2007ko urtarrilaren 12(e)an
  11. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Bai, erabiltzen dudan izenak dena esaten du. Earwin “Magic” Johnson izan zen nire idoloa.

    Bere zintzotasunak eta irrifarrak harrapatu ninduten eta gero bere joku liluragarriak txundituta utzi ninduen. Bere bideoak (aukera nuen bakoitzean) arreta handiz ikusten nituen eta haren fantasiaz kutsatuta joaten nintzen entrenamentuetara.
    Hala ere, Jordan ere mirestu egin nuen, horrelako jokalariak gutxitan ateratzen baitira. Hau ere ikaragarria bazen ere, nire iritziz, ez zuen Magic-ek zuen xarma.

    Larunbata, 2007ko urtarrilaren 13(e)an

Iruzkina bidali



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: