FUTBOLARIEN GABONAK
2007-01-06
Futbolariak oso gabon motzak eduki dituzte, Abenduaren 20ean ligako partidua eduki zuten. Astebukaera horretan euskaldunak nahiko ondo ibili ziren bi berdinketa eta garaipen bat lortu ondoren.
Errealak berdinketa bat lortu zuen Celtaren aurka. Horrez gain aukera onak eduki zituen eta ematen du azkenik Lotinarekin esnatzen ari direla, 7 partidutan 1 bakarrik galdu ondoren eta orain sailkapenean 19garren doa 10 punturekin eta neguko merkatuan, Savio zeditzea lortzen ari dira, Zaragozako aurrelari ohia, nahiz eta orain Flamencon zegoen. Victor Lopez zentrala fitxatu nahiean ere dabiltza. Gaur Osasunaren aurka jolasten dute 8:00 etan. Ea irabazten duen!!!
Athletichek ere berdinketa bat lortu zuen Zaragozaren aurka. Puntu garrantzitsu bat izan da, atzekaldetik pixkanaka ihes egiten ari delako. Orain 16garren doa 15 punturekin eta bihar 5:00etan Mallorcaren aurka du.
Osasunak berriz irabaztea lortu zuen Levanteren aurka 2-1. Osasunak 5 garaipen jarraian daramatza eta sailkapenean 8garren kokatzen da 23 punturekin eta hurrengo partidua errealaren aurka du.
Euskal selekzioak abenduaren 28an Serbiaren aurka ofizialtasuna lortu nahien lagunarteko partidu bat jokatu zuten eta Euskadi errez gainditu zen 4-0 irabazi ondoren. Partidua San Mamesen jolastu zen eta jokalari gehienak Errealekoak eta Athletichekoak ziren.

Magic(e)k zera dio:
Opor motzak? Ja!!!
Gertatzen dena da zuek luzeegiak dituzuela.
Larunbata, 2007ko urtarrilaren 6(e)anAdministrator(e)k zera dio:
Guk merezita ditugu eta, zuk ez bezala. Gainera oporrak segituan pasatzen dira eta ikastola egunak ez. Orain arte ez dut ezer idatzi ordenagailua izurratuta eduki dut eta.
AUPA ERREALA!!!
Larunbata, 2007ko urtarrilaren 6(e)anUncle Pete(e)k zera dio:
Futbolariek ikastolako ikasle eta irakasleek baino motzagoak izango dituzte Eguberrietako oporrak, baina ez fabrikako langileek baino motzagoak. Gainera, kobratzen dutenarekin –futbolariek, ez fabrikako langileek!– oporrik ere ez dute merezi seguru asko; gainera, Beñatek dioenez, futbolariek lanean ez, jolasean ematen dute denbora guztia. Urte berri on!
Astelehena, 2007ko urtarrilaren 8(e)an