AZKENIK, 15GARRENGOAN!!!
2006-12-19
Aste honetan azkenik, errealak irabazi egin du Gimnasticen aurka.Bazen ordua, 15 partidu zeramaten, liga honetan, irabazi gabe eta guztira 8 hilabete irabazi gabe zeramaten. 3-2 irabazi zuen, Rivas, Juanito eta beste taldeko batek bere atean sartuta. Orain 19. doa 9 punturekin eta hurrengo partidua Celtaren aurka du asteazken honetan. Aupa erreala, ea hortik ateratzen den.

Athletichek ere irabazi egin zuen Deportivoren aurka 0-2 Javi Martinezen bi golekin. Orain, 17. doa eta hurrengo partidua gaur du, Zaragozaren aurka.

Osasunak bere martxarekin jarraitzen du.UEFAn sailkatu egin da eta ligan Villarreali 1-4 irabazi zieten. Orain 10. doazte 20 punturekin eta asteazken hontan partidua dute Levanteren aurka. FIFA world player kopa Cannavarori eman diote. Guk berriz galdu egin genuen, 0-3 alegiren aurka, hauek lehenengoak doazte eta ez dute partidurik galdu.
Pilotan berriz, 4t’erdiko txapelketako finala jokatu zen. Bertan, Mtez de Irujo eta Barriola lehiatu ziren. Lehenik, Barriola irabazten joan zen, baina Irujok erreakzionatu egin zuen eta 20-16 jarri zen. Ondoren, Barriola 21-20 jarri zen. Barriolak, tanto egiteko errez zuenean, gaizki eman zion pelotari eta txarra egin zuen. Azken tantoan, inor arriesgatzen ez zenean Barriolari txokoan sartu zitzaion pelota eta txarra egin zuen. Azkenik 22-21 Irujok irabazi zuen. Nik, Barriolak irabaztea nahiago nuke eta zuek?
Igande honetan, guk, Azpeitian krosa eduki dugu. 2.400 metro ziren eta 34. egin nuen. 10 minutu eta 14 segunduetan. Oso ondo dago. Bi gune daude: Belardia eta grabila. Belarretako eremua oso ondo zegoen. Handieten berriz Kamel Zianik irabazi zuen. Ah eta mihiluzen atera zen bat ezagutu genuen.
Laster olentzero dator, urteko egunik onenetarikoa. Bertan, etxeetatik eta dendetatik abesten joaten gara. Beraiek dirua ematen digute guk abesteagatik eta gaueetan olentzero etortzen da gure etxeetara. Bide batez, zer eskatu diozue olentzerori?
xluis(e)k zera dio:
Bazen garaia bai errealak irabaz zezan. Ea orain erreakzionatzen duten eta celtari irabazten dioten.
Asteazkena, 2006ko abenduaren 20(e)anNik ere barriolaren aldekoa naiz, askoz ere hobetogo jalasten du.
Mikel(e)k zera dio:
Aupa beñat:
Errealak irabaziko zuen, baina hortxe dago zulo beltz horretatik atera ezinean. Lortuko al du salbatzea?
Asteazkena, 2006ko abenduaren 20(e)anNi ere Abelen alde nengoen, baina aitortu nahi dut nire gustuko pilotaria Aimar Olaizola dela. Ea bere ohiko maila berreskuratzen duen.
Zure kroseko sailkapena ez da harritzekoa, batez ere, ni bezalako atton zahar batengandik ihes egiteko gai ez bazara.
Portzierto, nik dakidala, Olentzero bakarra dago eta, etortzekotan, bat etorriko da. Dena den, badakizue mendian bizi naizela eta Olentzero Ordiziara jaitsi aurretik nire etxetik pasatzen dela. Beraz, txintxo ibili bestela ikatza besterik ez dizue utziko.
Interesatzen bazaizue, nik ikasle langile eta zintzoak eskatu dizkiot. Ea ekartzen didan nik eskatutakoa.
Administrator(e)k zera dio:
Niri ere gehien Aimar olaizola gustatzen naiz, baina irujok eliminatu egin zuen. Irujo gainera, oso txuloa iruditzen zait. Orain dela urte batzuk Barriola frontoira etorri zen eta pelota batzuk zozketatu zituzten. Horietako bat nik dut bere firmarekin. Olentzeroren kontua, joan zaitezke 5 urteko ume batzuei kontatzera, ez naizela hain mozoloa.
Asteazkena, 2006ko abenduaren 20(e)anMikel(e)k zera dio:
Eta krosekoa? Ez zara niregandik ihes egiteko gai. Nola nahi duzu kros batean postu hobea lortzea? Ezinezkoa da.
Asteazkena, 2006ko abenduaren 20(e)anMikel(e)k zera dio:
Oso interesgarria da kontua eta ni ere barriolan alde nago eta realan alde ere bai. Aupa reala!!
Asteazkena, 2006ko abenduaren 20(e)anBlogan jarri dezun iruzkin hori ez da egia. Momia hori zu zara eta ez argazkietan gaizki ateratzen zarelako, e, egitan ere horrelakoa zara. Sois identikos!!