Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

ARBITRO ZIKINA

2006-12-05

Larunbatean, 1-2 galdu genuen Mundaizen aurka. Irabazten bagenuen sailkatuak egongo ginen, baina suerte txarrez itxaron egin beharko dugu, galdu egin baigenuen. Aste honetan ere, partidu hasieratik jolasten hasi naiz eta 10. minutuan nire taldekide bati, izugarrizko pasea egin nion, eta porteroarekin bakarrik utzi nuen eta gola sartu zuen. 1-0 bukatu genuen lehen zatia eta bigarren zatian, beraiek dominatu zuten. Baina, 10 minutu falta zirenean beste ekipoko batek baloia hartu zuen, eta botatzera zihoanean, ni,zankadilaz, baloia kentzera bota nintzen eta lortu nuen, baina bertan iritsi zen arbitroa, dena fastidiatzeko eta falta pitatu zidan eta ni segituan protestatzera joan nintzen, baina ez zidan batere kasurik egin. Falta horretan gola sartu zuten eta orduan morala jaitsi egin genuen eta bestea sartu ziguten eta dutxetara, izugarri haserre joan ginen.

Igandean berriz, krosa eduki nuen eta autobusean botaka egin nuen. Arraten zen karrera, oso bide txarra, baina iristean, oraindik tripak gaizki nituen eta ezin izan nuen oso ondo egin. Hala ere aste honetan beste bat dugu Lazkaon. Ea hobeto egiten dudan.

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://milakirolak.blogsome.com/2006/12/05/arbitro-zikina/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “ARBITRO ZIKINA”

»
  1. Gravatar Image

    Mikel(e)k zera dio:

    A ze nolako aurpegia daukazun!!!

    Zuk dena ongi egiten duzu eta besteek gaizki? Arbitroari errua botatzea eta zuen porrota leporatzea oso pobrea eta tristea iruditu zait. Porrotetatik asko ikasten omen da eta zuk galtzen iksai beharko zenuke, kirol legez.
    Ezagutzen zaitugunok badakigu bihotz oneko mutila zarela, baina zure nahia betetzen ez denean, mainontzi bat bihurtzen zara.
    Hala ere, galdu edo irabazi, AUPA ORDIZI!!!

    Asteartea, 2006ko abenduaren 5(e)an
  2. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Nahi duzunari galdetu, dudarik gabe baloiari eman nion eta partidu ondoren, ikusten ari zirenak, protestatzera joan ziren. Hala ere talde horren aurka 1-2 galtzea ondo dago.
    Seguro zu txikitan horrela izango zinela.

    Asteazkena, 2006ko abenduaren 6(e)an
  3. Gravatar Image

    Uncle Pete(e)k zera dio:

    Umm! Ez dut oso ondo ulertu, Beñat. Idatzi duzu “ni,zankadilaz, baloia kentzera bota nintzen”… gero baloiari eman zeniola. Tira, esaiguzu egia: falta erabakitzeko modukoa zen ala ez? Eta arrazoi duzu, nik ikusi nituen Mundaizkoak, eta oinetatik burura ateratzen dizueten puxkaren proportzioan 4-0 edo tokatzen zitzaizuen galtzea. Aupa Bruesa!

    Larunbata, 2006ko abenduaren 9(e)an
  4. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Ez ta pentsatu ere nik baloiari eman nion eta ondoren berak bota behar zuen keinua egin zuen eta lurrera bota zen.

    Larunbata, 2006ko abenduaren 9(e)an
  5. Gravatar Image

    Mikel(e)k zera dio:

    Beñat, orain ohartzen ari naiz iruzkinen eremu hau bat ere euskaratu gabe daukazula. Bada, berehala euskaratuta ikusi nahi dut. Honetan, behintzat, irabaztea zaila daukazu.
    Orain Uncle Peteri gauza bat esan nahi diot: AUPA BASKONIA!!!!

    Igandea, 2006ko abenduaren 10(e)an
  6. Gravatar Image

    Argi(e)k zera dio:

    Kaixo Beñat! zure aman ikasle bat naiz!
    zure orrialdetik ibili gea… bertan dauden bideoak oso ona… gehiagotan bisitatuko deu. jejeje agur

    Ostirala, 2007ko urtarrilaren 19(e)an
  7. Gravatar Image

    Nahiara(e)k zera dio:

    Aupa Beñat! Zure amaren ikasle bat naiz, emen gaude internetetik saltxeatzen eta elbide onetara sartu gara. Jarrita zeuden bideoak ikusten egon gara, oso ona albitroarena…jjaaja

    Ostirala, 2007ko urtarrilaren 19(e)an

Iruzkina bidali



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: