SASKIBALOIEAN FUTBOLEAN BAINO HOBETO
2006-11-23
Tauk, Bruesak eta Lagun Arok irabazi egin dute aste honetan.
Tau 2. doa 8 partidu irabazita eta 1 galduta. Azkeneko partidua 95-75 irabazi zuen Akasvayu Gironaren aurka hasieratik oso fuerte hasi zen eta errez irabazi zuen. Euroligan 90-80 irabazi zuen Scolaren 26 puntuekin.
Bruesak jardunaldiko sorpresa eman zuen Barcelonaren aurka 65-67 irabazita. Sailkapenan 2 partidu irabazita 14. doa eta etxean oraindik ez du irabazi. Niri gehien BRUESA gustatzen zait. Ea irabazten duen.
Lagun arok ere irabazi egin zuen Granadaren aurka 76-85 eta 2 partidu irabazita 15. doa.
Jardunaldiko MVP-a Scolari eman diote.
Uncle Pete(e)k zera dio:
Bide batez, Euskal Herriko saskibaloi taldeetan ba al da euskal jokalaririk? Eta euskaldunik, euskaraz egiten duenik, alegia?
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)anMikel(e)k zera dio:
Kaixo Uncle Pete:
Arrazoi osoa daukazu. Ez dago jokalaririk euskara dakienik, baina ez ahaztu Baskoniako Lehendakaria euskalduna dela, lazkaotarra gainera.
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)anNolanahi ere, gaur egun, kirol guztietako eliteko taldeetan erromantizismoarentzat tokirik ez dago. Emaitzek agintzen dute eta denak, zaletuak barne, horren menpe bizi dira.
Horregatik, ni, aspalditik, kirolzale amorratua izatetik eliteko kirola ez ikustera pasa naiz, eta nahiago dut gure ikastolako ikasleen partidak ikusi beste edozein partidak baino. Sanogoak direlakoan nago. Eta Euskara entzuteko parada ematen dute. Ez al zaizue iruditzen?
Uncle Pete(e)k zera dio:
Kaixo Mikel:
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)anFutbolean badira euskaldunak. Realeko Jauregiri edo Aranbururi, esate baterako, euskara eder askoa entzun diet nik telebistan. Eta badira gehiago Realean eta Athletic-en. Elitean segitzetik baino 2. mailatik hurbilago dauden seinale, akaso?
Mikel(e)k zera dio:
Berriro arrazoia eman beharrean nago. Baina nik adierazi nahi nuena zera da: gaur egun, kirol profesionalaren mundua nola dagoen ikusita, horri, alegia, Euskara mintzatzeari ez zaiola inongo garrantzirik ematen. Erreala da horren adibiderik garbiena.
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)anUrtetan bertako jokalariekin aritu ziren, gero ateak atzerritarrentzat zabaldu eta orain estatukoei parez-pare ireki zaizkie. Ez dut uste hizkuntza profila eskatzen zaienik.
Bukatzeko, eta justuak izateko, beste taldeetako jokalari euskaldunak ere aipatu beharko genituzke, hala nola: Gabilondo, Tiko, Etxeberria, Iraola, Orbaiz…
Patrizia(e)k zera dio:
Ez. Hemen ez da bizi Patrizio. Ni Patrizia naiz.
Osteguna, 2006ko azaroaren 23(e)an