Asteko bideoa

Gaurkoan, youtubetik hartu dut bideo bat. Hona hemen barre handia ematen duen bideo bat, niri gehien umea iturrian dagoen zatia gustatzen zait. Zuek bventureira a bildua gmail puntu com-era bideoak bidali eta onena hemen agertuko da. Bideoaren helbidea bidali mesedez, bestela bideoa ezingo nuke argitaratu.

Bloga

Kaixo, gaur batez ere gure taldeaz hitz egingo dizuet, Ordizia k.e.
Liga oso gaizki hasi ginen lehen hiru partiadak galduz, ondoren hirugarrena berdindu egin genuen eta laugarrena irabazi. Hurrengoa berdindu eta lehen faseko beste guztiak galdu. Lehen fasea azkenaurrenak bukatu genuen. Jaitsiera fasean gaude orain eta oso gaizki hasi ginen, sei partiduetatik sei galdu genituen (bat berez irabazi egin genuen, arbitroaren errua izan zen, horrela da futbola) baina hurrengoa Santo Tomas Lizeoren aurka bat huts irabazi genuen eta gainera, bi baja garrantzitsu genituen: Iñigo eta Markel Madinabeitia. Hauek azkenak doaz orain, baina gu oraindik hiru puntu genituen. Hurrengo astean Arrasateren aurka eduki dugu, 9 punturekin daude eta hontan ere irabazi egin dugu, 2-0. Orain sei puntu ditugu eta jaitsiera postuetatik ateratzeko 0 puntura gaude, Hernanirekin berdinduta. Aste honetan lagunarteko partidua dugu larunbatean Lazkaon gu baino maila bat beherago daudenen aurka. Hurrengo astean Anaitasunaren aurka dugu eta 5 puntu, gure atzetik. Ea horrela jarraitzen dugun eta jaitsiera postutik aldentzen garen!!!
Beste aldetik Errealak eta Eibarrek galdu egin zuten. Erreala orain bosgarren doa igoera postuetako bi puntutara eta Eibar hamahirugarren zazpi puntura.

Kaixo aspaldiko, denbora asko eramaten nuen idatzi gabe, badakizue orain kontroletarako ikasten egoten gara eta blogerako denborarik ez, baina hartu dut tartertxo bat idazteko.

Bueno ba gaur Erreala eta Bruesa lehen mailara igotzeko aukerekin daudela hor aurrean hitz egingo dugu.

Erreala momentu hauetan bostgarrena doa igotzeko postuetatik puntu batera. Azkeneko partidua irabazi egin zuen Alavesen aurka, 1-0 Elustondok azkeneko minutuan sartuta. Orain dela gutxi Badiola presidentea etorri da eta berarekin dituen harremanengatik Colemanek talde txuri urdina utziko du. Azkeneko fitxajeak Merida eta Marti izan dira, biak zedituta. Aste honetan Kordobaren aurka jokatzen du eta irabazi ezkero igoera postuetan jarri daiteke.

Bruesa ere oso ondo doa, momentu hauetan hirugarren. Azkeneko partida Lleidaren aurka irabazi zuten, 9 punturengatik. Talde honetako izarra dudarikgabe Andy Panko da, izugarrizko denboraldia egiten ari da eta.

Gu berriz, Ordizia futbol taldea oso gaizki goaz, jaitsiera postuetan eta aste honetan Donostin jokatzen dugu, ea hiru puntu ateratzen ditugun.

Jokua

2007-11-21

Happy Holidays - Mini Golf
Mini golfeko joku bat.

Tenisa

Wimbledon hasi da, hau da Nadali gutxien gustatzen zaion superfiziea, Federerri berriz hau gehiena gustatzen zaio. Federerrek lehengo lau urtetan irabazi zuen eta lehengo urtean Nadalek final erdietara iristea lortu zuen. Aurten Nadal oso ondo hasi zen txapelketa lehen bi faseak errez pasa baizituen, baina Soderlingen aurkako partidua askotan atzeratutakoa euriarengatik, bost setetan irabaztea lortu zuen eta berdin Youzhnyrekin, hemen 2-0 zihoan galtzen eta 2-3 irabazi zuen, azkeneko hiru setetan superfizie hontan eman duen tenisik hoberena eman zuen. Final laurdenak Berdichen aurka zituen. Federer beste aldetik errez zihoan irabazten eta final laurdenetan Ferreroren aurka jokatu behar zuen. Nadalek hiru setetan errez irabaztea lortu zuen, baina Ferrerok dena eman ondoren lau setetan galdu zuen. Nadalek gaur finalerdia Djokovicen aurka du eta Federerrek Gasqueten aurka.

Futbola

Sub-20 mundiala jokatzen ari da Canadan eta bertan oraindik lehen fasean daude. Espaina lehena doa Uruguayekin berdinduta. Argentina jadanik lehena da eta Brasil momentuz hirugarren postuan dago.

Beste aldetik Errealan Chris Coleman hartu dute entrenadore bezala eta Kovacevic Olimpiakosera doa.
Barçak hiru fitxaje egin ditu jadanik: Henry, Toure eta Abidal eta orain Gabi Militoren bila daude.
Liverpoolek Fernando Torres fitxatu du eta Atleticoko zaleak oso triste geratu ziren.

Ordiziko ekipoan egoteko pruebak egiten egon dira ohorezko mailan jokatzeko eta niri eta Jakintzako beste lagun batzui hartu digute: Iñigo, Alex, Pablo, Iker eta Karim.

Pala
Urteroko txapelketaren bigarren eta hirugarren partidak jokatu ditugu. Bigarrena Jakintzan jokatu genuen aurreko ostiralean eta bertan Pablo eta Jon.mren aurka genuen partidua. 15-8 gindoazenean besteek txapagora egin zuten eta gu pelota hartzera joan ginen eta halako batean ona zela esan zuen. Iker eta ni izugarri hasarratu ginen eta Pablok txarra zela aitortu zuen, baina hala ere ona zela esan zuen. Hortik pixkatera hobeto jokatzen hasi ginen eta 19-17 jutera iritsi ginen, baina tanto egin zuten, azkenik 20-17. Baina aste hontan beste partida bat izan dugu, berez Asier zen Karimekin, baina ez zegoenez Alexek jokatu zuen. Hemen hasieratik irabazten joan ginen nahiko errez, baina bukaeran 19-18 joatera iritsi ginen, baina tanto egin genuen eta 20-18 egin genuen. Lehen fasea bukatu da eta hirugarren egin dugunez, hurrengo astean final erdiak edukiko ditugu Iñigo eta Unairen aurka.

Txirrindularitza

Frantziako Tourra bere polemika guztiekin baina gaur hasi da. Dopatzeari izugarrizko garrantzia eman ondoren hasi da tourra. Bertan faboritoak Vinokuorov, Valverde eta Kloden dira. Nire ustez Vinokuorovek irabazi behar du eta zuen ustez?

Futbola

Atzo jokatu ziren bigarren mailara igotzeko playoffen azken partida eta horietako bat Eibar-Rayo zen. Kanpoan 1-0 galdu zuen Eibarrek, nahiz eta hobeto jokatu. Etxean dena eman behar zuten igotzeko eta halaxe egin zuten, zorionez 2-0 irabazi zuten eta horrela hurrengo urtean bigarren mailan egongo da. Eibarrekin batera, Cordoba, Ferrol eta Sevilla B igo dira. Horrela hurrengo urtean bigarren mailan hiru talde euskaldun egongo dira: Erreala, Alaves eta Eibar, ea hiru hauek igotzen diren lehen mailara!!!

Larunbatean Kopako finala jokatu zuten Sevillak eta Getafek eta partidu zoragarria izan zen, azkenik 1-0 egin zuten. Kanoutek 10garren minutuan Getafenren huts baten ondoren porteroarekin bakarrik gola sartu zuen. Horrela 1-0 jarri ziren eta Getafek aukerak sortzen eta talde osoa aurrera joaten bukatu zuen. Azken minutuetan Kanoutek falta tonto bat egin zuen, besteak baloia ez zuenean eta txartel gorria atera zion, partidu gogorra izan zen, baina azkenik Sevillak irabazi zuen 1-0. Sevilla ezin hobeto ibili da urte hontan, Europako superkopa, UEFA eta Errege kopa irabaziz.

Euskadik irabazi egin zuen Venezuelaren aurka lagun arteko partida 4-3, Etxeberria (2), Aduriz eta Gabilondoren golekin.

Fitxage asko izaten ari dira eta horietako batzuk hauek dira: Henry bartzelonara, Savio Levantera, Lotina Deportivora, Uche Getafera…

Futbol 7ko txapelketa bat jokatu da, alebinena, eta bertan Errealak irabazi du txapelketa, finala Villarealen aurka izan zen, horrela handiak ibiliko balira…

Saskibaloia

ACBko finala bukatu da eta Madridek Bartzelonari 3-1 irabazi dio. Bartzelonak laugarren partidua behartu ondoren Madridek irabazi zuen. MVP premioa Felipe Reyesi eman diote.

Will Mcdonald, Estudianteseko pivota Tautik oso gertu dago.

Pala

Aurten ere hasi da urtero Ordizian egiten dugun txapelketa, ni Ikerrekin naiz. Lehen partidua ostiral hontan izan dugu eta bertan Unai eta Iñigo J.ren aurka 20-12 galdu genuen. Gure taldean lau gara eta denak sailkatzen gara baina ondoren final erdietan lehena, laugarrenaren aurka eta bigarrena hirugarrenaren aurka izango da. Ostiral hontan beste partidu bat dut eta jokatzerakoan honen berri emango dizuet.

Futbola
Jardunaldi hau zen ligako azkena eta bertan Erreala bigarren mailara jaistea edo ez jokatzen zen. Baina irabaztearekin ez zuen nahikoa, Betisek eta Celtak galdu beharra zuten, oso zaila zegoen. Partida lehen minututik irabazten hasi zen Garitanoren gol bati esker eta esperantzak ugaritu egin ziren. Baina hortik gutxira Valentziak sartu zuen gola. Baina lehen zatian oraindik, Victor lopezek propian sartu zuen eta 2-1 zihoazen. Orain arte oso ondo ari ziren eta Celta- getafe 1-1 eta Betis- Racing 0-0 zihoazen oso zaila zegoen. Bigarren zatian Diaz de Ceriok izugarrizko gola sartu zuen eta berdindu egin zuen partidua. Orduan Athletichek lehen gola sartu zuen Levanteren aurka. Esperantzak gelditzen ziren, baina Betisek sartu zuenean askoz gutxiago. Celtak ere bigarrena sartu zuen eta dena pikutara joaten ari zen. Ondoren gainera Valentziak hirugarrena sartu zuen, errealak bere atean. Betisek eta Athlethickek ere bigarrena sartu zuten eta Valentziari laugarrena anulatu zioten. Hala ere, errealakoak burrukatzen jarraitu zuten eta hirugarrena sartu zuten. Azkenik, bigarren mailara azken partidua ondo jokatu ondoren. Celta eta Nastic dira jaitsi diren beste biak. Liga berriz Madridek irabazi zuen, Mallorkari 3-1 irabazi ondoren, nahiz eta hiru golak 68 minututik aurrera izan. Barcak 1-5 irabazi zuen eta minutu askotan bera zen txapelduna baina Madriden erremontadak dena izurratu zion. Sevillak galdu egin zuen eta UEFAra Villareal eta Zaragoza doaz. Bigarren mailan Murcia, Valladolid eta Jerez igo dira. 2 B mailan Eibarrek kanpoan galdu egin zuen Rayoren aurka 1-0, nahiz eta hobeto jokatu. Oraindik Ipuruako partidua falta da. Sailkatzen dena bigarren mailara doa.

Guk, Ordiziko taldean jokatzen dugunok igande honetan bazkari bat izan dugu eta bertan kopak banatzen zituzten eta bat niri eman zidaten, jokalari motibatuena.

Pilota
Igandean jokatu zen banakako txapelketa eta finalean, Barriola eta Aimar Olaizola neurtzen ziren. hasieran errez irabazten hasi zen Aimar, nahiz eta Barriola hurbildu egin zen, baina azkenik 22-10 irabazi zuen Aimarrek, nik nahi nuen bezalaxe.

Informazio gehiago hemen duzue.

Saskibaloia
ACBko finala jokatzen ari da eta Madrid 1-0 doa Bartzelonaren aurka 69-62 irabazi ondoren. Gaur da hurrengo paridua.
NBAn Spursek irabazi du Clevelanden aurka 4-0 irabazi ondoren.

Formula 1
Indianapoliseko karreran, berriz ere Maclarenek dominatu du, lehena Hamilton eta bigarrena Alonso. Entrenamentuetan bezala hirugarren Massa eta laugarren Raikkonen izan da. Alonsok esan du Maclarenetik joan egin nahi duela.

Informazio gehiago hemen duzue.

Tenisa

Nadalek Igande honetan jokatu zuen Federerren aurka Roland Garroseko finala. Baina hona iristeko aurkari asko gainendu beharra izan ditu: Hewitt, Moya, Djokovic… Hauei irabaztea oso zaila da, baina finalera set bat galdu gabe iritsi da, hori azkeneko aldiz Berasategik egin zuen. Federerrek ere aurkari asko gainendu beharra izan ditu: Robredo, Davydenko… Finalean elkartu dira hiru urte jarraian munduko bi onenak. Bi aurrekoetan Nadalek irabazi dio, baina harezko azken partidan, Federerrek irabazi zuen. Nadal, hirugarrena irabazteko asmoz atera zen eta Federer, falta zaion Grand Slam bakarra irabazteko asmoz. Lehen seta Nadalek irabazi zuen 6-4, nahiz eta Federerrek break point asko izan eta Nadalek bakarra. Bigarren seta berriz, Federerrentzat izan zen. Nadal rebesaz aprobetsatzen zen eta horrela beste bi setak irabazi zituen. Azkenik Nadal hirugarren urtez jarraian txapeldun. Zorionak Nadal!!!
Tenisari buruz informazio gehiago hementxe duzue.

Saskibaloia

ACBen Playoffak jarraitzen dute eta final erdietan daude. Bartzelona-Tau kanporaketa 2-2 doaz eta gaur da azken partida, Madrid-DKV ere 2-2 doaz, eta baita ere gaur izango da azken partida.

NBAn berriz finala jokatzen ari dira Spurs eta Cleveland eta lehen partida Spursek irabazi du Jamesen partida txar baten ondoren. Bigarrena ere Spursek irabazi du.

Formula 1

Asteburu honetan izan da Canadako GPa. Benetan harrigarria izan da, buelta gehiago egin dituzte Safety Carrarekin, gabe baino. Alonsok oso zorte txarra izan zuen, pistatik lau aldiz irten zen, ruedak gaizki zituen eta gainera pit lanetik pasa behar izan zuen. Massa berriz lehenago ateratzeagatik deskalifikatu zuten. Kubika izugarrizko zartakoa hartu zen. 12 bakarrik iritsi ziren eta lehena Hamilton, bigarrena Heidfield, hirugarrena Wurz, Kovalainen laugarren, Raikkonen bostgarren, Sato seigarren, Alonso zazpigarren eta Ralf zortzigarren. Orain sailkapenean Hamilton da lehena 8 puntuko diferentziarekin.

Motoak
Asteburu hontan izan da Montmeloko GPa. Moto Gpko karrera oso polita izan zen. Lehenik 5 piloto zihoazen aurrean, baina Elias batekin ikutu ondoren atzean geratu zen. Ondoren, Eliasi motorra puskatu zitzaion eta Hopkins atzean gelditzen hasi zen. Stoner zihoan lehena, atzetik Rossi eta atzerago Pedrosa. Azkenik karrera horrela bukatu zen eta Stonerrek lider jarraitzen du.

Futbola

Orain dela bi aste, Errealak Osasunaren aurka hil ala biziko partidua zuen. Zurrumurru asko zeuden ea Osasuna utzi egin behar zen, gainera Osasunako jarraitzaileek Errealak irabaztea nahi zuten. Osasunak puntu bat behar zuen salbatzeko, Erreala berriz jaitsiera postuetan zegoen, Athletichen puntu batera. Osasunakoek esan zuten ez zirela utzi behar eta gai hau airean gelditu zen. Partidua hasi bezain laster nabarmendu zen Osasuna ez zela utzi behar, irabaztera atera zen eta. Aukera gehiago sortzen ari zen eta halako batean lehen gola sartu zen. Osasunako jarraitzaleak txistuka hasi ziren eta ordurarte bezala Errealari animatzen jarraitu zuten. Errealakoak gaizki jokatzen jarraitu zuten eta aukera horietako batean iritsi zen Osasunaren bigarrena, Bravo gaizki atera ondoren. Honek hanka t`erdi bigarren mailan edukitzea esan nahi zuen. Bigarren zatian aukera gehiago sortu zituzten, baina hala ere Osasuna hobeto jokatzen ari zen eta partidu aspergarri hau horrelaxe bukatu zen, 2-0. Celtak eta Athletichek irabazi egin zuten eta Betisek galdu, lau puntura zegoen eta bi partidu faltan. Denak kopeta ilun zeuden, baina esperantza batzuk gelditzen ziren. Aurrealdean berriz, Madrid eta Barça berdinduta zeuden, baina gol aberagea Madrilen alde zegoen. Aste hontan berriz aukera paregabea zuen Racingen aurka, aurten etxean jokatzen duten azken partiduan. Racing ez zen ezer jokatzen, baina hala ere irabaztera atera ziren. Partidu gogorra izan zen sarrera askorekin, aukera gutxi egon arren. Azkeneko minutuetan Racingeko bi jokalari kaleratu zituen arbitroak eta Errealak gola sartzera joan zen. 88. minutuan penalti bat pitatu zioten Errealaren alde eta Saviok bota zuen. Etorri denetik ez du hutsik egin eta partidu erabakigarrian penaltia huts egin zuen. Hemen esperantzak husten joan ziren eta azkenik 0-0 bukatu zuten. Celta izan zen atzekaldetik irabazten bakarrra, Betis eta Athletichek galdu egin baizuten. Berdinketa honekin aukera bakarra du Errealak: Berak irabazi eta Betis eta Celtak galtzea, Betisek berdindu edo irabaziez gero bigarren mailan egongo litzateke. Aurrekaldean ere gauzak oso juxtu daude benetan. Real Madrid-Zaragoza partidua izugarria izan zen. Lehenik Diego Militok penaltiz gola sartu zuen eta Bartzelona-Espanyolen Espanyolek sartu zuen. Ondoren Van Nistelrooyek berdindu zuen Real Madridentzat eta Bartzelonak ere berdindu egin zuen. Horrela bi partiduak 1-1 zihoazen, baina partidu batean Bartzelonak eta bestean Zaragozak sartu zuten. Horrela Bartzelonak hiru puntuko abentaia izango zuen. Baina azken minutuan dena aldatu zuten. Van Nistelrooyek bigarrena eman zion Madridi eta hortik minutu batera Tamudok eman zion bigarrena Espanyoli. Azkenik, bi partiduak 2-2 amaitu ziren, Sevillarena 0-0. Orain, sailkapenean berdinduta doaz, baina Madridek irabaziko balu, txapelduna izango litzateke.
Eurokopara sailkatzeko partiduetan Españak Lietchiensteini irabazi zion 0-2. Partidu kaxkarra eta golak ez ziren iristen. Bigarrenak jarri dira bere taldean España.

Txirrindularitza

Italiako Giroa bukatu da eta azkenik, Danilo Di Lucak irabazi du eta Euskal Bizikleta Tino Zaballak.

Tenisa
Atzo jokatu genuen Gipuzkoako finala, Ordizian, Oiangurenen aurka. Hodeiak oso beltzak zetorkizkigun eta bazpada ere segituan hasi ginen jokatzen. Lehenik banakan Mikelek eta nik jokatu genuen. Nik Aitor Gonzalezen aurka nuen, oso sake ona duen baten aurka. Hasieran oso pareko hasi ginen 2-2 eta 30-30 gindoazenean berak bi aldiz sareari eman eta ondoren dejada eginez irabazi ziten joku hori. Hortik aurrera oso gaizki hasi nintzen jokatzen. Azkenik 6-2 galdu nuen eta 1-0 zihoazen Oiangurenekoak irabazten. Mikelek Ibon Guerraren aurka zuen eta gogo askokin atera zen banakako txapelketan final erdietan eliminatu egin baizuen Ibonek Mikel, 6-5. Partidua Mikel oso ondo hasi zen, 2-0 eta ondoren 3-3 zihoazen, baina Mikel ez zen etsi eta 6-3 irabazi zuen. Partidu bikaina Mikelena. Horrela dena binakako partiduan erabakiko zen. Mikelek eta nik jokatzen genuen, Alexander oraindik lesionatuta dago eta. Bi taldeak oso urduri geuden. Hasieran errez hasi ginen irabazten eta horrela lasaitu egin ginen eta konfidantza gehiagoz jokatu genuen. 4-0 gindoazenean Mikelen sakean gaizki ibili ginen eta azkenik 6-1 irbazi genuen. Pozik zoratzen geuden. Gaur joan gara premioak jasotzera Igarara eta gauza asko eman dizkigute. Bertan guraso batzuk oso haserre zeuden eta antolatzailearekin denetik deitzen zieten beraien artean. Premion banaketa oso eskasa izan da, kopak eskura eman eta kitto, ez argazkirik, ez txalorik eta ez ezer ere ez. Kopa bat, hiru medaila eta bakoitzarentzat hiru grip eman dizkigute.

Saskibaloia
Atzo jokatu ziren ACBko playoffen hirugarren partidua eta bertan Tauk, beste bi partiduetan bezalaxe Unicjari errez irabazi zion, 88-63. Scola eta Lue Roe izan ziren hoberenak Tauen aldetik. Azkenak bere hirugarren partiduan taurekin zenbaki bikoitzak lortu zituen. Orain final erdietarako sailkatuta dago eta Bartzelona edo Akasvayuren aurka jokatuko du. Beste partiduetan Madridek Pamesari 100-79 irabazi zion, 2-1 madrildarrak aurretik. Horrelaxe doa Bartzelona Akasvayuren aurka. Atzo 84-77 irabazi zuen. Azkeneko partiduan DKVek galdu egin zuen Gran Canariaren aurka 63-74 eta oraindik 2-1 irabazten doa.
NBAko playoffetan Detroit 2-0 doa irabazten Clevelanden aurka. Aupa Lebron!!!

MILAN TXAPELDUN!!!

2007-05-24

Futbola
Atzo jokatu zuten finala Liverpool eta Milanek. Lehen zatian Liverpool hobeto jokatzen ari zenean 44garren minutuan Alonsok falta arriskutsu bat egin zuen. Pirlok falta atera zuen eta Inzagiri jo ondoren gola sartu zuen, ze zortea. Lehen zatia horrela bukatu zuten eta bigarren zati hasieran ezin zuen iritsi Liverpoolek Milanen porteria, baina Kewell atera zuen eta pixkanaka aukerak sortzen hasi ziren baina kontraeraso batean Inzagik bigarrena sartu zuen. Crouch eta Arbeloa atera zituen eta 88an Corner batean Kuytek buruz sartu zuen. Arbitroak hiru minutu besterik ez zituen gehitu eta 2:40 zijoazenean bukaera pitatu zuen. Azkenik 2-1 bukatu zuten eta horrela Milanek zazpigarren europako kopa lortu zuen.

Tenisa
Hasiera batean gipuzkoako txapelketako finala, Ekainan 2an, nire urtetan, zen. Partidu hau aurreratu egin da ostiralera eta bi taldeak Ordiziakoak garenez Ordiziako kiroldegian jokatuko da bostetan. Alexander oraindik ere lesionatuta dago eta Mikelek eta nik jokatuko ditugu banakako eta binakako partiduak jokatuko ditugu. Oiangurenen aurka dugu eta beraiek final erdiak San Patricioren aurka jokatu zituzten. Maiatzak 28an Roland Garros hasiko da eta bertan Nadal da faboritoa gehienen ustez. Bertan espainol ugari egongo dira.

Saskibaloia
ACBko playoffakjokatzen ari dira. Tau irabazten doa 2-0 Joventut bezala, Madrid eta Pamesa 1-1 doazte Bartzelona eta Akasvayu bezala. Nban Cleveland eta Detroit ari dira final bat jokatzen, eta bertan 1-0 doa Detroit irabazten. Bestean Utah eta Spurs ari dira jokatzen eta bertan Spurs 1-0 doa irabazten.

Txirrindularitza
Italiako giroan Pettachik edizio honetako bere hirugarren etapa irabazi du eta generalean Andrea Noe doa lehena Patxi Vila laugarren eta Di Luca zortzigarren.